Ozeanoetako nanoplastikoak ordu gutxian metatzen dira bizidun urtarren organoetan

ozeanotako-nanoplastikoak-ordu-gutxian-metatzen-di
Sei ordu nahikoa dituzte bieirek nanoplastikoak xurgatu eta organo nagusietan metatzeko. Arg. Wikimedia Commons

Ozeano kutsatuetako baldintzak imitatuta, nanoplastikoak organismo urtarretan zer abiaduran metatzen diren aztertu dute Plymouth-eko Unibertsitatean. Bieirak erabili dituzte proba egiteko, eta emaitzek erakutsi dute ordu gutxi batzuk nahikoa direla nanopoliestireno-partikulak xurgatu eta bizidunen organo nagusi gehienetan zabaltzeko.

Environmental Science and Technology aldizkarian argitaratu dute lana, eta haren arabera, ur kutsatuetan jarri eta handik sei ordura, 250 nm-ko partikulak hesteetan metatuta zituzten bieirek, eta partikula txikiagoak, 25 nm-koak, baita giltzurrunetan, giharretan, zakatzetan eta bestelako organoetan ere.

Datu esanguratsu gehiago eman du ikerketak: sei ordu horiek igarotakoan bieirak ur garbitara pasa bazituzten ere, nanopoliestirenoak hor jarraitzen zuen handik hainbat astera. 25 nm-ko partikulak 14 egunez hauteman dituzte, eta 250 nm-koak, berriz, 48 egunez.

Ikertzaileen esanetan, nanokutsatzaileok bizidunen ehunetan nola zabaltzen diren ikusteak lagundu dezake ulertzen zer ondorio izan ditzaketen gerora organismoan. Sei orduko kutsadura puntual baten eragina aztertu dute, baina epe luzeko kutsadurak zer nolako ondorioak izan ditzakeen begiratzea falta da orain.

Itsasoko plastikoen inguruko informazio gehiago: Itsaso bat plastikozkoa

 

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzla. Ezeztatuz gero, ezingo duzu webgune honetan nabigatu. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak
Gipuzkoako Foru Aldundia
IRIZAR Koop. Elk.
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
TAJO Group