Eguzki-sistemako planetarik urrunena aurkitu dute

eguzki-sistemako-planetarik-urrunena-aurkitu-dute
Farout planeta nano berria. Arg. Scott S. Sheppard/David Tholen

Eguzkitik 18.000.000.000 km-ra dagoen planeta berri bat aurkitu dute astronomo estatubatuarrek; hain zuzen, eguzki-sisteman inoiz hautemandako objekturik urrunena.

Planeta nanoa da, eta 1.000 urte baino gehiago behar ditu Eguzkiaren inguruan buelta emateko, Lurra baino 120 aldiz urrunago baitago. Haren distira ikusita, kalkulatu dute 500 km inguruko diametroa izan dezakeela. Kolore arrosa leun bat du, eta izotz-kantitate handiaren erakusgarri izan daitekeela adierazi dute.

Farout  ezizena jarri diote planeta nanoari, 2018 VG18 izen ofiziala gogoratzeko zaila delakoan. Kasualitatez aurkitu dutela onartu dute astronomoek, berez Lurra baino hainbat aldiz handiagoa den planeta baten bila baizebiltzan. Hawaiko Unibertsitateko, Ipar Arizonako Unibertsitateko eta Zientziarako Carnegie Instituzioko ikertzaileek aurkitu dute.

Eguzkiarekiko distantzia, eskalan irudikatuta. Arg. Roberto Molar Candanosa/Zientziarako Carnegie Instituzioa

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzla. Ezeztatuz gero, ezingo duzu webgune honetan nabigatu. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak
Gipuzkoako Foru Aldundia
IRIZAR Koop. Elk.
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
TAJO Group