Errusiaren iparraldean Eskandinaviaren ondoan dagoen Kola izeneko lurmuturra, tundra guztian gehien poluitutako zona da. Arrazoia, nikela lortzeko dagoen lantegi erraldoia da.
Gure irakurleei behin baino gehiagotan sobietarrek epe motz eta ertainera espazio-esplorakuntzan dituzten planak azaldu dizkiegu. Jakina denez, azken helburua gizakia datorren mendearen hasieran martitzeratzea da .
Fisikari italiar hau Lonbardiako erreinuan Como herrian jaio zen 1745.eko otsailaren 18an. 1774. urtean Como-ko Goi-mailako Eskolan fisika-irakasle izendatu zuten.
Datozen urteetan informatika dokumentalak hazkunde nabarmena izango duela espero da eta arlo honetan sortzen diren eskaerei erantzun nahian sortu du Centrisak SDC zerbitzu dokumentaletarako enpresa.
Kaleratu berria den laser inprimagailu honek oso errendimendu altua du, 16 orri imprimatzen ditu minutuko eta fotokopiagailuaren lanak ere egin ditzake.
Kurta Estudio taulak 12 x 17 hazbeteko azalera aktiboa du eta taula digitalizatzaile nahiz sagu bezala funtziona dezake.
System 7.0 da Apple-ek bere Macintosh ordenadoreentzat atera duen sistema eragile berria. Berrikuntza nabarmenenak sarean erabiltzeko funtzioak eta aplikazioen arteko datu-trukaketa dinamikoa dira.
ExpressWriter 201 da Toshiba-k kaleratu duen inprimagailu eramangarri berriaren izena. Munduan dagoen txikiena bezala aurkeztu dute.
CD-ROM honek 60.000 erregistro ditu eta 1988.eko bukaeratik aurtengo martxorarte atzerriko nahiz estatuko prentsa idatzian agertu diren notiziak biltzen ditu.