Apple-en 7.0 sistema

System 7.0 da Apple-ek bere Macintosh ordenadoreentzat atera duen sistema eragile berria. Berrikuntza nabarmenenak sarean erabiltzeko funtzioak eta aplikazioen arteko datu-trukaketa dinamikoa dira.

System 7.0 da Apple-ek bere Macintosh ordenadoreentzat atera duen sistema eragile berria. Aurreko bertsioekiko berrikuntza nabarmenenak sarean erabiltzeko funtzioak eta aplikazioen arteko datu-trukaketa dinamikoa dira. Erabiltzailearekiko interface-ari ere berebiziko garrantzia eman nahi izan zaio bertsio honetan. Sistema honek aurreko bertsioekin sortu edo garatutako datu eta programa gehienak onartzen ditu, nahiz eta hauek sistema berriaren prestazio eta aukera guztiak erabiltzerik ez izan. Software-etxeen lana izango da hemendik aurrera sistema berri honen aukerak aprobetxatuko dituzten aplikazioak sortzea.

Appleshare-ren, sareetarako programaren, funtzio gehienak ditu eta beraz sarera konektatuta dagoen edozein Macintosh-ek zerbitzari eta bezero edo erabiltzaile moduan funtziona dezake aldi berean.

7.0 sistema instalatzeko gutxienez 2 Mb-eko RAM memoria eta disko gogorra behar dira. Une honetan 3,5 “ko disketetan banatzen ari da, baina denbora luze baino lehen kalean izango dugu CD-ROM bertsioa.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.