SDC zerbitzu dokumentalak eskaini nahian

Datozen urteetan informatika dokumentalak hazkunde nabarmena izango duela espero da eta arlo honetan sortzen diren eskaerei erantzun nahian sortu du Centrisak SDC zerbitzu dokumentaletarako enpresa.

Enpresa hau euskarri tradizionaletan (dokumentu, liburu, aldizkari edo egunkarietan) nahiz euskarri magnetikotan (testu, irudi, soinu edo bideo datu-baseetan) jasotako informazioaren gestiorako erreminten garapenaz arduratuko da.

Kontsulta- eta aholkularitza-lanak, informazioaren sorkuntza, modernizazio eta mantenimendurako metodoen hobekuntza eta teknologia berrien garapena eta aplikazioa dira SDCren beste helburuetako batzuk.

Enpresa honek burutu duen merkatu-ikerketaren arabera, informatika dokumentalaren eskaerak % 40 igo daitezke urte honetatik aurrera.

Zerbitzu dokumentaletarako enpresa honek arlo desberdinak hartuko ditu: administrazio publikoa, prentsa, agentziak, argitaletxeak, banketxeak eta aseguru-etxeak.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.