Albisteak

Txernobyl inguruan animalia basatiak ugaritzen ari direla frogatu dute

2015/10/13

Txernobylgo zentral nuklearraren hondamendia gertatu zenetik ia 30 urte bete direnean, erradioaktibitateak kutsatutako eremuan ugaztun handiak ugaritzen ari direla frogatu …

Afrika, migrazioen sorburu ez ezik, hartzaile ere izan dela frogatu dute

2015/10/08

Duela 3.000 urte eurasiatik Afrika ekialdera migrazio handi bat izan zela ondorioztatu dute, 4.500 urteko Etiopiako fosil baten genoma aztertuta, eta Europako, Ekialde Hurbileko eta Afrikako gaur egungo populazioen genomekin alderatuta. Nazioarteko talde batek egin du ikerketa, eta emaitzak Science aldizkarian argitaratu dituzte.

Kimikako Nobel Saria, DNA konpontzeko mekanismoen ikertzaileentzat

2015/10/07

Hiru zatitan banatuko dute aurten Kimikako Nobel Saria. Tomas Lindahl, Paul Modrich eta Aziz Sancar ikertzaileek jasoko dute heren bana, zeluletako DNA konpontzen diharduten mekanismoak aurkitu eta maila molekularrean nola funtzionatzen duten deskribatzeagatik. Hain zuzen, horiek eskaintzen diote egonkortasun kimikoa biziari, eta minbiziaren kontrako terapiak garatzeko oinarria eskaintzen dute.

Fisikako Nobel Saria neutrinoak eraldatu egiten direla eta masa dutela frogatu zutenentzat

2015/10/06

Nobel Fundazioak iragarri duenez, Takaaki Kajita japoniarrak eta Arthur B. McDonald kanadarrak jasoko dute 2015eko Fisikako Nobel Saria. Bi ikertzaile horien taldeek, bakoitzak bere aldetik, frogatu zuten neutrinoak mota batetik bestera eraldatzen direla, eta, beraz, masa dutela.

Medikuntzako Nobel Saria, zizare bizkarroiek eragindako gaitzen eta malariaren aurkako terapiak asmatu dituztenentzat

2015/10/05

Karolinska Institutuak jakinarazi duenez, aurten hiru ikertzaileren artean banatuko dute Fisiologia edo Medikuntzako Nobel saria; erdia William C. Campbell eta Satoshi Ōmura jasoko dute, bizkarroiek eragindako gaitzen aurka asmatutako botikarengatik, eta beste erdia Youyou Tuk, malariaren aurkako terapia asmatzeagatik.

Ur gaziaren zantzuak aurkitu dituzte Marteko aldapetako arrasto ilunetan

2015/09/28

Marteko aldapa batzuetan agertzen diren arrasto ilunetan gatz hidratatuak detektatu ditu nazioarteko ikerketa-talde batek. Horrek indartu egiten du arrasto horiek …

Gantza desegiten duen mekanismo neuronal bat aurkitu dute

2015/09/24

Estimulazio neuronalak gantza desegiten duela frogatu dute Gilbenkian Institutuko (Portugal) eta Rockefeller Unibertsitateko (AEB) ikertzaileek gidatutako ikerketa batean.

Orain arte …

Baleen hesteetako mikroorganismoak belarjale lurtarrenen antzekoak dira

2015/09/23
Arrain eta krustazeoez elikatzen diren arren, baleen hesteetako mikrobiotak ugaztun belarjale lurtarrenarekin antzekotasunak dituela argitu du ikerketa batek. Hala, berretsi …

Zelakantoek enbrioi-fasean birikak dituztela ikusi dute

2015/09/17

Zelakantoen eboluzioa ulertzea aspaldiko erronka da zientzialarientzat; izan ere, animalia urtarren eta lurtarren arteko katebegitzat jo izan da. Erregistro fosilean duela 410 milioi urtetik agertzen da, eta, urte askoan dinosauroekin batera desagertu zela uste izan badute ere, gaur egun zelakanto primitiboaren oinordeko diren bi espezie ezagutzen dira, bat Indonesian eta bestea Mozanbiken. Bada, azken horren garapen enbrionarioa aztertuta, ohartu dira hasierako faseetan birikak dituela.

Soinuarekin neuronak pizteko teknika garatu dute: sonogenetika

2015/09/15

Neuronak ultrasoinuen bidez aktibatzeko teknika berri bat garatu dute ikertzaile estatubatuar batzuek. Optogenetika izeneko teknikan argiarekin neuronak aktibatzen diren modu …

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila