Albisteak

Seigarren zentzumenaren sentsorea identifikatu dute

2015/11/23

Ugaztunon propiozepzioaren funtzionamendua ulertzeko bidean urrats garrantzitsua eman da, inplikatuta dauden neuronetan zein sentsorek parte hartzen duten argitzea lortu baitute. …

Hizkuntzak ingurunearen ezaugarrietara moldatzen direla iradoki dute

2015/11/17

Seiehun hizkuntza baino gehiago eta haien jatorrizko ingurunearen ezaugarriak aztertuta, ondorioztatu dute hizkuntzen soinua ingurunearen araberakoa dela, neurri batean. Hain zuzen, eremu tropikaleko hizkuntzek bokal asko izateko joera dute, eta, aldiz, leku ireki eta hotzetakoek, kontsonante asko.

Industriarako 3D inprimagailu handiena aurkeztu dute Ibarmiak, EHUk eta Tecnaliak

2015/11/10

Industriarentzat 3D inprimaketa bidezko fabrikazioa eta doitasunezko mekanizazioa konbinatzen dituen inprimagailua aurkeztu dute  Ibarmiak, EHUk eta Tecnaliak. Hain zuzen, elkarlanean …

Marteko atmosferaren galerari buruzko lehenengo emaitzak bidali ditu MAVEN zundak

2015/11/05

MAVEN zunda espaziala Marteko atmosfera ikertzera bidali zuten 2013an, eta, 2014ko irailean iritsi zenetik, aurreneko emaitzak argitaratu dituzte gaur. Zundaren …

Ultrasoinuz objektu txikiak lebitatzeko teknologia

2015/10/28

Milimetro bat baino txikiagoak diren objektuak ultrasoinu hutsez lebitatzen jarri, eta gora eta behera, alderik alde eta buelta emanez ere …

Saguzar hatz-luzeak desberdin arrantzatzen ditu intsektuak eta arrainak

2015/10/27

Saguzar hatz-luzeak arrainak eta intsektuak nola bereizten dituen eta harrapakin-mota bakoitzerako ekokokapen-pultsuak eta arrantza-teknika nola egokitzen dituen argitu du EHUko …

Hiesaren birus latenteen aurkako antigorputz bat sortu dute

2015/10/22

Hiesaren birus latenteekin infektatutako zelulak deuseztatzeko modu berri bat aurkeztu dute ikertzaile estatubatuar batzuek, Nature Communications aldizkarian.

Antirretrobiralekin hiesa …

Arlanpeko Dama, Paleolitoko artearen adibide bakana, argitara

2015/10/19

Arlanpeko kobazuloan (Lemoa, Bizkaia) emakume-itxurako grabatuak dituen harri handi bat aurkitu dutela jakinarazi dute. Grabatuak duela 17.500 urte ingurukoak dira, eta haietako bat osorik dago. Aurkikuntza aparta da, orain arte ez baitute horrelakorik topatu penintsulan. Hala, era horretako artearen banaketa geografikoa eta kronologia osatzeko gakotzat jo dute. Joseba Rios Garaizarrek zuzendu du ikerketa-taldea, eta Oxford Journal of Archaeology aldizkarian eman dute aurkikuntzaren berri.

CO2-a harrapatzeko material berri bat sortu dute

2015/10/15

Aireko CO2-a harrapatzeko material berri bat sortu dute ikertzaile korear batzuek. CO2-a fisikoki harrapatzen duen material …

Duela 80.000 urteko Homo sapiens baten arrastoak topatu dituzte Txinan

2015/10/15

47 hortzek eman dute arrastoa. Txinako hegoekialdeko Fuyan izeneko kobazulo batean aurkitu zituzten, Daoxianen. 120.000-80.000 urte dituzte, eta, anatomikoki, gizaki modernoarenak direla baieztatu dute, Goi Pleistozenoko gizakienak baino txikiagoak, eta gaur egungoenen oso antzekoak. Hortik ondorioztatu dute Homo sapiens gizakia orain arte uste zutena baino lehenago atera zela Afrikatik, eta Asia aldera hedatu zela lehenik.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila