Ur gaziaren zantzuak aurkitu dituzte Marteko aldapetako arrasto ilunetan

Etxebeste Aduriz, Egoitz

Elhuyar Zientzia

ur-gaziaren-zantzuak-aurkitu-dituzte-marteko-aldap
Arg. NASA/JPL/Arizonako Unibertsitatea

Marteko aldapa batzuetan agertzen diren arrasto ilunetan gatz hidratatuak detektatu ditu nazioarteko ikerketa-talde batek. Horrek indartu egiten du arrasto horiek ur gazi likidoak eragiten dituela dioen hipotesia. Nature Geoscience aldizkarian argitaratu dute aurkikuntzaren.

Azken urteetan hartutako erresoluzio handiko irudietan ikusi izan da Marteko aldapa batzuetan periodikoki arrasto ilun batzuk agertzen eta desagertzen direla. Zehazki, sasoi epeletan agertzen dira, eta hotzetan desagertu. Agertzen diren tenperatura-tartea kontuan hartuta, astronomoek pentsatzen zuten ur gazi likidoa izan zitekeela lerro ilun horiek eragiten zituena; baina, orain arte, ez dute lortu ez gatzik, ez urik, detektatzerik.

Orain, NASAren Mars Reconnaissance Orbitereko CRISM espektrometroaren datuei metodo berri bat aplikatuta, gai izan dira arrastoak agertzen diren lekuan gatzak detektatzeko; uretatik hauspeatutako gatz hidratatuak, hain zuzen ere. Eta inguruko lurretan, berriz, ez dute halakorik topatu. Beraz, oso litekeena da, uste bezala, ur gazi likidoa egotea arrasto horien atzean.

--> Argazki-galeria: Aldapetako arrasto ilunak Marten

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzla. Ezeztatuz gero, ezingo duzu webgune honetan nabigatu. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak
Gipuzkoako Foru Aldundia
IRIZAR Koop. Elk.
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
TAJO Group