Honako hauek dira gure ikasleek proiektuak diseinatzeko izan behar dituzten oinarrizko zazpi elementuak:
Erronka: Proiektuak konpondu beharreko arazo edo galdera bati erantzun behar dio. Adi! Zailtasun-maila egokia izan behar du, ez errazegia, ez zailegia.
Ikerketa-prozesua: Ikasleek konpromisoa hartu behar dute prozesu zorrotz eta zabal batean galderak egin, baliabideak aurkitu eta informazioa aplikatzeko.
Benetakotasuna: proiektuak ikasleen bizitzako kezkei, interesei edo arazo pertsonalei erantzun behar die, baina burura etorriko zaien lehena izan gabe.
Ikasleen iritzia eta hautua: ikasleek proiektuari buruzko erabaki batzuk hartu behar dituzte, bai eta nola lan egingo duten eta zer sortuko duten ere. Ikasleek zenbat eta eskarmentu handiagoa izan, orduan eta erabakiak hartzeko askatasun handiagoa izango dute.
Hausnarketa: ikasleek eta irakasleek hainbat gogoeta egin behar dituzte. Hala nola, ikaskuntzari buruz, ikerketa-jardueren eta proiektuen eraginkortasunari buruz, ikasleen lanaren kalitateari buruz, sortzen diren oztopoei buruz eta horiek gainditzeko estrategiei buruz.
Kritika eta berrikuspena: ikasleek feedbacka eman, jaso eta aplikatuko dute beren prozesuak eta produktuak hobetzeko. Feedbacka da irakasleak duen tresnarik garrantzitsuena, baina zehatza eta berehalakoa izan behar du.
Emaitzak aurkeztea: ikasleek beren proiektua aurkeztu behar diote publiko jakin bati, ikasgelatik kanpo, diskurtsoa publikoaren izaeraren arabera doituta.