Jakintza hedatuz

Iraganaren berri

2007/06/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Dinosauroen, sugeen, dortoken eta krokodiloen aztarnak aurkitzeko, ez dago urrutira joan beharrik. Euskal Herrian bertan aztarnategi aski garrantzitsuak eta ornodun fosiletan aberatsak daude.

Neuroendekapenezko gaitzetarako jomuga berriak

2007/05/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza eta Odontologia Fakultatean, Neurozientzien Saileko Neurobiologia Laborategian, neuroendekapenezko gaixotasunen oinarri molekularrak eta zelularrak ikertzen dituzte. Gaixotasun horiek kalte larriak eragiten dituzte garunean eta bizkarrezur-muinean.

Papera luzarorako

2007/04/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Paperezko dokumentuek bizitza mugatua dute, nahiz eta, batzuetan, horien balio historikoarengatik, artistikoarengatik edo arkeologikoarengatik interes handiko dokumentuak diren, eta gorde egin nahi izaten diren. Horrekin lotuta, Europako Papertech proiektua sortu dute zenbait herrialdek, paperezko dokumentu horien bizitza luzatzeko.

Esfingolipidoak, hainbat gaixotasun tratatzeko

2007/03/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Esfingolipidoak duela 120 urte baino gehiagotik ezagutzen dira, baina, orain dela gutxi arte uste zuten haien funtzioa egiturazkoa soilik zela. Alegia, uste zuten adreiluek eraikuntzan betetzen duten funtzio bera betetzen zutela molekula horiek mintz biologikoan. Orain, EHUko Biokimika eta Biologia Molekularra Sailean, esfingolipidoek zeluletan zein funtzio betetzen dituzten eta hainbat funtzio biologiko nola erregulatzen dituzten aztertzen dihardute.

Salmonella detektatu 24 orduan

2007/02/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Jaten dugunak eta edaten dugunak gero eta kalitate-azterketa zorrotzagoak pasatzen baditu ere, oraindik ere badira gizakiaren organismoan kalteak eragiten dituzten elikagaiak. Jandako elikagaietan eta edarietan bertan dauden hainbat mikroorganismok eragiten dituzte kalte horiek gehienetan. Salmonella bakterioa da, hain zuzen ere, horietako bat; beharbada ezagunenetarikoa, gainera. EHUn bakterio hori detektatzeko metodo azkarragoak garatzen dihardute: 24 orduan Salmonella detektatzeko gai diren metodoak.

Ibaiei pultsua hartuz

2007/01/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Ibaien azterketak egiten direnean, ia beti ekosistemaren egiturari soilik begiratzen zaio (zer, non eta zenbat dagoen). Hori bezain garrantzitsua da, ordea, benetan ibaiak ongi funtzionatzen duen edota osasuntsu dagoen edo ez jakitea. Autoa tailerrera eramaten dugunean antzeko zerbait gertatzen dela esan liteke. Alegia, piezak ongi izateaz gain, auto horrek ibili egin behar du.

Negutegietatik errepideetara

2006/12/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Nahikoa da autoa hartu eta errepidera irtetea ziztu bizian hondatzen direla ohartzeko. Egunetik egunera ibilgailu gehiago dago errepideetan eta, ondorioz, gero eta pisu handiagoa jasan behar dute errepideek. Halaber, tenperatura-aldaketa izugarriak jasan behar dituzte. Hortaz, nabarmenak dira gurpilen arrastoak, arrailak eta horrelakoak errepideetan. EHUko Polimeroen Zientzia eta Teknologia sailean errepideetako asfaltoa hobeto ezagutzeko lanean ari dira, errepide hobeak egiteko asmoz.

Saturnoren atmosferan barrena

2006/10/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Saturnok eraztun-sistema ikusgarri eta bereizgarria du. Horrexegatik da, gehienbat, hain ezaguna. Baina beste hainbat ezaugarri paregabe ere baditu, besteak beste atmosfera. Eta, hain zuzen ere, planeten atmosferak ikertzea da EHUko Zientzia Planetarien taldearen helburua. Hodeiak eta lainoak, horien banaketa bertikala eta mugimenduak, eta, oro har, meteorologia aztertzen dituzte EHUko ikertzaileek.

Ahotsa eta sinadura, nor den jakiteko

2006/09/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Pertsonen ezaugarri fisikoak eta portaerak neurtzen dituzten sistema automatikoei sistema biometriko esaten zaie. Horien helburua da pertsona baten ezaugarriak eta portaerak besteetatik bereiztea, eta, horren arabera, pertsona bat berehala identifikatzea.

Euskal Herriko zeramika arkeologikoaren azterketa

2006/07/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Gaur egun arte iraun duen zeramikaren bidez, antzinako zibilizazioak azter daitezke. Normalean, arkeologoek egiten dute lan hori, formen eta oreen itxuran oinarrituz. Lan hori osatzen ari dira orain EHUko Mineralogia eta Petrologia saileko geologoak, Geologian ohikoak diren teknikak erabiliz.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila