Jakintza hedatuz

Euskal gramatika burmuinean

2006/06/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

EHUko Psikolinguistika Laborategian euskara-gaztelania elebitasuna ikertzen dihardute, hizkuntzaren eta burmuinaren arteko harremana aztertuz. Izan ere, giza burmuina bereziki antolatuta dago gu hizkuntzaren jabe egin gaitezen. Gainera, elebitasunaren inguruko ikerketetan haiekin elkarlanean dihardute Kataluniako eta Kanarietako hainbat ikertzailek. Testuinguru horretan, hizkuntza bateko hitz-ordena, egitura gramatikalak (kasua, komunztadura...) eta abar burmuinean nola egituratzen diren aztertzen dute.

Ketutako jaki goxoak

2006/05/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Elikagaien ketzea antzinako teknika da, gizakia bezain antzinakoa ia; hain zuzen, Harri Arotik erabiltzen da. Hala ere, kearen osagaien eta ketze-prozesuaren oinarri zientifikoen ezagutza berriagoa da, eta hainbat alderdi ikertzeke daude oraindik ere.

Urdaibaiko basoen diagnostikoa

2006/04/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Euskal Autonomia Erkidegoko azaleraren erdia baino gehiago basoa da. Baina baso asko izateak ez du esan nahi osasuntsu daudenik; eta kantitatea baino garrantzitsuagoa da kalitatea.

Euskal Herriko zaldiak

2006/03/01 Andonegi Beristain, Garazi - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Duela 7 urte, zenbait abere-elkartek hemengo arrazen azterketa genetikoa egiteko interesa agertu zuten. Hala, EHUko Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia sailean, ardiak, behiak eta zaldiak aztertu zituzten. Kontserbazio-mailan hemengo arrazak nolakoak ziren ikusi nahi zuten, eta, horrez gain, animalia bakoitzaren identifikazioa egin. Gainera, hemengo baserritarrek kontserbazioaren alde lan egin dutenez, bertako arrazek jatorrizko ezaugarri asko gorde dituzte.

Ibaiak: ura eta sedimentuak

2006/02/01 Andonegi Beristain, Garazi - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Ibai nagusien iturburuan hainbat errekatxo egoten dira. Txikienen ura batu, eta, azkenean, ibai zabala sortzen da mendian behera. Baina ura ez doa bakarrik bere bidaian, berekin garraiatzen ditu sedimentuak, harriak eta bestelakoak. Material horiek uretan disolbatuta, esekiduran edo hondo-zama gisa garraia daitezke.

A bitamina, leuzemia-zelulak hiltzeko

2006/01/01 Andonegi Beristain, Garazi - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa
A bitamina erretinol izenez ere ezagutzen da. Esneak, gibelak, arrautzaren gorringoak, gurinak eta beste hainbat janarik dute, eta, karoteno gisa, …

Minbizi-zelulak oztopatzen

2005/12/01 Andonegi Beristain, Garazi - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa
Odol-hodietan, minbizi-zelulen zirkulazioa metastasiaren eragile izaten da maiz. Minbizi-zelula horiek zelula osasuntsuak kutsatzen dituzte, eta gaitza gorputz osora zabaltzen da. …

Ezponden dinamika

2005/11/01 Andonegi Beristain, Garazi - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa
Trenbide- nahiz errepide-sarean ohikoak izaten dira ezpondak. Ezpondak mendi-zati bat jan ondoren agerian utzitako aldapak edo malkarrak dira. Gune ezegonkorrak …

Ereñoko eta Baztango marmol gorria

2005/07/01 Andonegi Beristain, Garazi - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Eraikuntzan eta apaingarrietan oso harri preziatua da marmola. Ere oko eta Baztango marmol gorriak, esaterako, hemengo harri preziatuenen artean daude.

Autismoa eta X hauskorraren sindromea

2005/06/01 Andonegi Beristain, Garazi - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Munduko Osasun Erakundearen arabera, autismoaren jatorria eta patologia ez daude definituta eta, ondorioz, autismoa hautemateko pertsonaren portaerari begiratu behar zaio. Hori dela eta, autismoaren markatzaileak bilatzeko, hiru mailatan ikertzea proposatzen da: morfologikoan, zitogenetikoan eta molekularrean.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila