Gai nagusiak

Asmoa, ekonomia berdetzea

2012/06/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Ekonomia berdea da aurtengo Nazioarteko Ingurumen Egunerako Nazio Batuen Erakundeak (NBE) proposatu duen gaia. Eta gai bera izango da ekainaren 20tik 22ra egingo duten Rio+20 biltzarraren gako nagusietako bat. NBEren arabera, biltzarra "aukera paregabea izango da hemendik 20 urte barru nahi dugun mundua zehazteko".

Beste ekonomia berde bat aldarri

2012/06/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

NBEk bultzatu nahi duen ekonomia berdeak aditu askoren kritikak piztu ditu. Urrutira joan gabe, iritzi kritikoa dutenen artean daude Unai Pascual ingurumen-ekonomialaria eta Gorka Bueno ingeniaria eta energian aditua. Haien ustez, NBEk aipatzen duen ekonomia berdea ez da nahikoa, eta "beste ekonomia berde" baten alde egiten dute, bakoitzak bere arlotik. Beste esparru batetik, Amaia Pérez Orozco ekonomialari feministak ere argudio sendoak ditu NBEren proposamena baztertzeko eta beste sistema ekonomiko bat proposatzeko.

Landareen kontuak

2012/05/01 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia

Sagarrondoa ez da edonolako komunikatzaileaa. Udaberri hasieran ia hostoen aurretik irekitzen diren lore zurien bidez komunikatzen die intsektu polinizatzaileei nektar …

Ni naiz. Hemen nago. Zenbat gara?

2012/05/01 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia

"Bakterioek elkarren artean hitz egiten dute. Produktu kimikoak erabiltzen dituzte hitz gisa. Izugarri lexiko konplexua dute, eta ulertzen hasi baino …

Joera naturala, artifizialetik abiatzea

2012/04/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Organo bioartifizialak sortu ahal izatea ikertzaile askoren azken helburua da, egoera ideal batetik gertuen dagoen posibilitatea dirudielako. Egoera ideal batean, kaltetutako organo bat ordezkatuko litzateke, nahi bezain azkar, eta albo-ondoriorik izan gabe. Organo bioartifizialak sortu eta transplantatzea da ideia. Baina ez dago bermatuta organo bioartifizialak egin ahal izango direnik. Horregatik, bestelako organo artifizialen bidea ere ez dago geldirik.

Mugako esperientziak, zientziaren argitara

2012/03/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Nork bere burua norberaren gorputzetik kanpo sentitzea eta ikustea, argirantz bidaiatzea, berebiziko bakea sentitzea, edo izugarrizko beldurra... Halako esperientziak nahiko ohikoak dira hilzorian egon eta bizirik iraun dutenen artean. Batzuek fenomeno paranormaltzat edo mistikotzat jotzen dituzten arren, zientziak aztertu ditu, eta, neurri batean behintzat, azalpena ere eman die.

Heriotza, itzulerarik gabeko bidea

2012/03/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Ez da erraza heriotza-unea zehaztea. Izan ere, ez da une jakin bat, prozesu bat baizik. Hala ere, badu adierazle garbi bat: itzulerarik gabekoa da. Hortaz, egoera atzeraezina dela ziurtatzen den unetik, pertsona bat hilda dagoela esan daiteke, nahiz eta artean funtzio batzuk izan ditzakeen (arnasketa, bihotz-taupadak...). Are gehiago: gogorra den arren, kasu askotan garrantzitsua da lehenbailehen baieztatzea heriotza, funtzio horiek erabat galdu arte itxaron gabe, horren menpe egon baitateke transplantearen zain dagoen pertsona baten bizitza.

Artista baten begirada urrutiko munduetara

2012/01/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Luis Calçada portugaldarra da, baina Munichen bizi da, Alemanian. "Lanekoekin ingelesez egiten dut", esaten du barrez, "nire alemana oso txarra …

Manu Ortega: "Begian minik egiten ez duen zerbait marraztea da gakoa"

2012/01/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Arte Ederrak ikasi zituen Salamancan eta Kassel-en, Alemanian. 1997tik ari da lanean ilustratzaile moduan. Testuliburu eta umeentzako liburu asko ilustratu ditu, eta multimediako esparrurako ere egin du lan. Euskal Herrian, adibidez, ELKAR eta Erein argitaletxeetarako lan egin du. Elhuyar aldizkariko irakurleek ere haren lana ezagutuko dute, aldizkariaren zenbaki guztietan "Istorioak" atalaren ilustrazioak egiten baititu.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila