Gai nagusiak

Zerurako bide geometrikoa

2013/03/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Erdi Aroa garai iluna izan zen Europan. Hala esaten da askotan, eta zalantzarik ez dago zenbakien historiak berresten duela ideia hori: 1202 arte Europan zeuden zenbaki bakarrak erromatarrak ziren, letra gutxi batzuen bidez adieraziak. Kalkulu matematiko konplexuak ezinezkoak ziren zenbaki haiekin. Hala ere, lehen katedral gotikoak egin zituzten garai ilun hartako maisuek. Nola egiten da katedral gotiko erraldoi bat kalkulu konplexurik egin gabe? Sekretua geometria da. Zenbaki egokirik ez zuten maisuek, baina poligonoak bai.

Begirada emea medikuntzari

2013/02/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Ez da uste edo susmo bat: osasun-zerbitzu batzuetan genero-bereizketa gertatzen da, eta, horren ondorioz, emakumezkoek gizonezkoek baino arreta kaskarragoa jasotzen dute batzuetan. Are gehiago, zenbait kasutan, hilkortasun-tasa handiagoa da emakumezkoetan gizonezkoetan baino, bereizketa horren erruz.

Emakume izatea gaixotasun bihurtzen dutenean

2013/02/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Bizitzaren gertaera arruntak gaixotasuntzat hartzeari eta hala balira bezala diagnostikatzeari, prebenitzeari edo tratatzeari deitzen zaio medikalizatzea. Gizonezkoei ere eragiten dien arren, emakumezkoetan are nabarmenagoa da joera hori. Ondorio larriak ditu, eta ez bakarrik medikalizazioa pairatzen duten pertsonengan.

Sexua, zertarako?

2012/12/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Zalantzarik gabe, sexuak arrakasta handia du. Horixe berretsi du Ibon Cancio biologoak: "Ugalketa sexuala oso arrakastatsua izan daiteke, eta numeroek …

Gu eta gure sexua

2012/12/01 Elhuyar Zientzia -

Animalia sexudunak gara, eta, alderdi horretatik, ez gara asko bereizten beste ugaztunetatik. Askok, ordea, ukatu, ezkutatu edo moldatu egin dituzte ugalketa sexualak gure espeziearen izaeran eta jokabidean dituen ondorioak, eta erlijioan edo ikasketa-prozesuetan oinarritu dira haiek azaltzeko. Aldiz, psikobiologo eboluzionistek biologiaren eta eboluzioaren ikuspegietatik aztertzen dituzte besteentzat tabu diren gai batzuk: seme-alabekiko jarrerak, desleialtasuna eta jeloskortasuna, monogamia eta poligamia, orgasmoa, maitemintzea, homosexualitatea... Izatez, ez baikara hain bereziak ere.

Magnetismoak jaurtiak

2012/09/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

"Astrofisikaren ikuspuntutik, Eguzkia izar arrunta da, baina, guregandik gertuen dagoena izanik, interes handia sortzen digu", dio Iñigo Arregi astronomoak, Tokiotik. …

Eklipseak

2012/09/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Oso noizean behin, Eguzkia minutu batzuez itzaltzen da egunaren erdian, zeruan argi-eraztun soil bat gelditu arte. Beste batzuetan, Eguzkia bera …

Eguraldi txarra heliosferan

2012/09/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Heliosfera barruan dago Lurra. Eguzkiaren argia eta beroa iristen zaio, bai eta eguzki-haizea ere. Eta haizea indartsua denean, gailu elektronikoak huts egiten hasten dira, eta astronautek babesa behar izaten dute. Ekaitz bat da. Lurrak badu babesten duen ezkutu magnetiko bat, eta, hala ere, espazioko eguraldia iragartzeko beharra dago.

Begirada berria ikuspegi zaharrari

2012/07/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

30.000 urteko antzinatasuna izan arren, labar-arteak ez du gaurkotasunik galdu. Aitzitik, arkeologoek, teknika aurreratuak erabiltzeko aukera izan ahala, adierazpen-mota hori hobeto ezagutzeko aukera izan dute, eta, horren ondorioz, labar-arteari buruz orain arte nagusitu den ikuspegia aldatzen ari da.

Gaurko teknikak, iragana ulertzeko giltza

2012/07/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Labar-artearen ikerketan eta interpretazioan sekulako eragina izan dute azken urteotako aurrerapen tekniko eta metodologikoek. Hain zuzen ere, zenbat eta datu gehiago jaso eta zenbat eta zehatzagoak izan, orduan eta errazagoa da zuzen erantzutea sortzen diren galderei; besteak beste, honi: zer funtzio zuten irudi haiek?

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila