Gai nagusiak

Maite haugu, zorion

2006/04/01 Aristegi Urkia, Igor - Ikertzailea

Gaixotasunak sendatzen eta erosoago bizitzen laguntzen digu zientziak. Baina, hori gutxi balitz, azken hamarkadetan ikergai berezia izan dute zientzialariek: zoriona. Izan ere, herrialde garatuetan izurriterik bortitzena ez da gripearena; aitzitik, tristura da aberatsen birus mingarria, desesperantza, asperra. Gaur egun, bizitzari zentzua emateko, atsegin betez jarduteko gure eginkizunetan, mantal zuriko gizon-emakumeei eskatu behar dizkiegu argibideak, zenbait aurkikuntza garrantzitsu egin baitituzte gure ongizatea bermatze aldera. Hemen, artikulu honetan, bi ikerketa-eremu izango ditugu hizpide; Farmakologian eta Psikologian izandako ekarpenak aztertuko ditugu.

Hiriak, lurraren jabe

2005/11/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

"Gaur egungo Tanzaniako Laetoli herrian, duela hiru milioi urte baino gehiago, beren oinatzak utzi zituzten harean gaurko gizakiaren bi arbasok (...) Seguru asko ehunka edo beharbada milaka pertsonaz osatutako talde baten partaide ziren, eta garatu gabeko tresnak zituzten. Hainbat kasualitate direla medio, haien oinatzek iraun egin dute, eta, horri esker, gaur oinatzok ikusteko eta miresteko aukera dugu. Gaur egun, gizateriaren oinatzak agerikoak dira. Giza jarduerak planetaren leku eta ekosistema guztiei eragin die (...)"

Hiria, barrutik eria

2005/11/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Nazio Batuen Erakundeak zabaldutako datuen arabera, munduko herritarren % 60 baino gehiago biziko da hirietan 2030. urtean, hau da, hiru biztanletik bi hiritarrak izango dira. Ordurako, neurri egokirik hartu ezean, hiri handi batean bizitzea eta hango airea arnastea ez da batere onuragarria izango osasunerako. Izan ere, gaur egungo hirietan ere hainbat arazo sortzen dira: zaborra, poluzioa, zarata, smoga...

Hirien aztarna ingurunean

2005/11/01 Belaustegi Irazabal, Ainara - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Populazioaren hazkundea beste inon baino nabarmenagoa da hirietan. Gaur egun, munduko populazioaren erdia inguru bizi da hirietan, eta, martxa honetan, 2030erako % 60 baino gehiago izango dira. Hazkunde horrek, ia oharkabean gertatzen bada ere, aztarna galanta uzten du ingurunean.

Abantaila non, hiria han

2005/11/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Biarritz, Siena, New York eta Le Mont-Saint-Michel. Laurak dira edo izan dira hiriak, baina ez dute elkarren antzik. Egoera eta inguru ezberdinetan sortutakoak dira, eta, nahiz eta lauretan jendea elkartu zen, helburu ezberdinekin sortu ziren seguru asko. Izan ere, ez dago hiri-kontzeptu bakarra; bizileku bat hiria den edo ez bereiztea erraza da, baina zaila da hiri guztientzat balio duen definizio bat ematea.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila