Xake txinarraz (edo beraiek esaten dioten bezala "elefantearen xake"az), ezaguna izan arren, oso bibliografia gutxi daukagu.
Indiatik etorri omen zen Txinara K. o. I. mendearen bigarren erdian. Garai hartako taula, piezak, eta mugimenduak desberdinak ziren. 839. urtean Tang leinuko ministrari nagusiak gaurko kanoiak sartu zituen.
XI. mendearen bukaeran lortua zuen zegoenekoz oraingo itxura. Liburu gutxi kontserbatu dira joko honetaz eta hauen egileez ere ez dugu berririk. Oso-osorik kontserbatu den lehenengo liburua, Ming leinuko garaikoa da. Bertan jokoa bukatzeko 70 era motz azaltzen dira. Liburu hau 1522. urtean argitaratu zen. Bibliografian mugarritzat har daitekeen liburua, 1632. urtean argitaratu zen, bere egilea Jin-zhen Zhu zelarik. Liburuaren izena "Laranja barruko sekretua" da eta gai honi buruz Ming garaian atera zen azkenekoa ere bai. Garai batean bazen laranjadi bat eta bertan izugarrizko laranja hazi zen. Laranja zuritu zutenean, barruan bi zahar aurrez aurre xakean aurkitu zituzten. Hortik omen datorkio izena liburuari. Liburu honek Ming leinuan egindako lorpenik garrantzitsuenak biltzen ditu.
Xake-mota honi buruzko hurrengo liburu inportanteak, mende honen hasierakoak dira.
Xake-taulak 9 lerro bertikal eta 10 horizontal ditu (ikus 1. irudia). Barruko zazpi lerro bertikalen etenak ibaia eratzen du; iparraldeko eta hegoaldeko lurraldeen muga. Alde bakoitzean lurraldeko jeneralaren jauregia dago; lau laukik, beren diagonalekin, osatua. Piezak, gorriak batetik eta urdinak ala beltzak bestetik izaten dira: gorriak hegoaldeko lurraldekoak eta urdinak (edo beltzak) iparraldekoak. Hasieran alde bakoitzak 16 pieza ditu: jenerala, bi orga, bi kanoi, bi kontseilari, bi ministrari (gorriak) edo bi elefante (urdinak), bi zaldi eta bost peoi (oinezko soldaduak). Jenerala, ministrariak edo elefanteak, eta peoiak, ikur desberdinez adierazten dira bi lurraldeetan. (Ikus fitxen taula).
Piezen hasierako kokapena irudian ikus daiteke. Kontura zaitez piezak lerroen ebaki-puntuetan daudela eta ez laukitxoetan. Pieza bakoitzak etsaiaren edozein pieza harrapa dezake jokoaren helburua haren jenerala harrapatzea delarik.
Hona hemen piezen deskribapena:
Piezarik inportanteena da. Galduz gero jokoa galtzen da. Jeneralari erasotzen zaionean, erasopetik atera behar da hurrengo mugimenduan, edo pieza erasotzaileari oztoporen bat jarri behar zaio beste pieza batekin.
Jenerala aurrera eta atzera mugi liteke: A, B, J, D, E, F, G, H, I (Ikus 2. irudia). Jenerala mugi liteke horizontalean edo bertikalean, baina ez diagonalean (lerro diagonalen helburua jauregiaren kokapena azaltzea besterik ez da). Gehienez aldameneko gurutzera desplaza daiteke. Jenerala ezin da mugitu jauregitik kanpo (Adib. Jenerala E posizioan baldin badago B, D, H edo F-ra mugi liteke, baina ez besteetara, eta G posizioan baldin badago D edo H-ra bakarrik).
Etsaiaren piezaren bat Jeneralaren eskueran dagoen posizio batera mugituz gero, Jeneralak harrapa dezake.
Bi jeneralak ezin dira lerro bertikal berean eduki, tartean beste piezarik ez badago (Jenerala gai bait da jauzi handi bat egin eta bestea harrapatzeko).
Orgaren mugimendua gure xakeko dorrearena bezalakoa da, hau da, horizontalean eta bertikalean (baina ez diagonalean) mugi liteke, taulako edozein posiziotara joan daiteke (ibaia ere igaro dezake) bere bidean oztoporik ez baldin badago.
Etsaiaren edozein pieza harrapa dezake bere bidean.
Gure xakean pieza honen mugimendua duen piezarik ez dago. Berez mugimendua orgarena bezalakoa da, baina etsaiaren pieza bat harrapa dezake bien bitartean beste pieza bat (edozeinena) baldin badago ere. Bestela esanda, kanoiak pieza baten gainetik salto egin dezake etsaiaren pieza harrapatzeko. Kanoiak pieza harrapatzeko asmorik ez badu, ezin du saltorik egin.
Zaldiaren mugimendua gure xakekoaren antzekoa da; L erakoa. Adib. 3. irudiko zaldia A, B, V, D, E, F, G eta H posizioetara mugi liteke (ibaia ere igaro dezake). Baina bada zaldiaren hankak muga ditzakeen oztopo bat. Edozein aldetako pieza X posizioan baldin badago, zaldia ezin da mugitu B edo V-ra, baina beste guz-tietara bai. Era berean, eman dezagun X eta Y posizioetan piezak daudela, baina ez W eta Z-n. Zaldia, kasu horretan, mugi liteke A, H, G edo F-ra. Aitzitik B eta V-ra mugitzea X-eko piezak galerazten du eta D eta F-ra, berriz, Y-koak. Kasurik txarrenean W, X, Y eta Z-n piezak baldin badaude, zaldia ezin da mugitu.
Kontseilaria diagonaletan bakarrik mugi liteke. A, D, E, F eta G posizioetan ibil liteke jauregi barruan (ikus 4. irudia) aldiko gehienez dagoenetik aldameneko gurutzera mugituz.
Jokoaren hasieran kontseilariak E eta F posizioetan kokatuko dira. Posizio horietatik (eta gauza bera G eta D-tik) kontseilaria A posiziora joan daiteke hurrengo mugimenduan. A-tik, berriz, D, E, F edo G-ra.
Ministrari-Elefanteak ezin du ibaia iragan. Jokoaren hasieran A eta B posizioetan kokatzen dira (Ikus 5. irudia). Ministrari-Elefantea diagonalean mugi liteke eta beti bi laukitxo zeharkatuz. Adib. A-tik D edo F-ra mugi daiteke; H-tik G edo B-ra eta F-tik E, G, B edo A-ra. Zaldiaren kasuan bezala, badago Ministrari-Elefantea-ren mugimendua galeraz dezakeen oztopo bat. Edozein aldetako pieza bat Ministrari-Elefantea dagoen lekuaren aldamenekoan (diagonalean) baldin badago, ezingo da mugitu pieza horren aldera. Adib. Ministrari-Elefantea F posizioan baldin badago eta piezak Z eta X-n badaude, Ministrari-Elefantea ezin da E edo B-ra joan.
Aldiko tarte bat bakarrik mugi liteke. Ibaia iragan baino lehen, aurrerantz eta bertikalean bakarrik: Ibaia zeharkatu ondoren, horizontalean nahiz bertikalean.
Inoiz ez diagonalean edo atzeraka. Beraz, peoia beste aldeko azkeneko lerrora iristen denean, egin dezakeen gauza bakarra bertan eskuin eta ezker aldera ibiltzea da (aldiko posizio bat bakarrik mugituz, jakina). Gure xakean ez bezala, peoia ez dago beste fitxa batez ordezkatzerik azkeneko lerro horretara iristen denean. Beste piezek bezalaxe, bera heltzen den lekuan dagoen etsaiaren edozein pieza harrapa dezake.
Baldintza hauetakoren bat betetzen ez bada, segitzea zilegi da, hau da:
Piezen gutxi gorabeherako balioa, ondoko taulan agertzen da:
Ikusten duzuenez, Jeneralari ez zaio baliorik eman. Izan ere Jenerala piezarik inportanteena bait da. Bera galduz gero jokoa galtzen da.
Orain piezak nola erabili azalduko dugu gaingiroki, beren inportantzia, zertarako eta noiz erabil daitezkeen adieraziz.
Jokoaren gorabeherak eramateko piezen mugimenduak ondoko erara idatziko dira:
Adibide gisa eta 9. irudian oinarriturik, hona hemen mugimendu batzuen idazkera. Lehenengo letrak mugitu nahi dugun pieza adierazten du, ondoko zenbakiak pieza hori dagoeneko lerro bertikala, hurrengo letrak mugimendu-mota eta azken zenbakiak kasu batzuetan pieza mugitu behar den lerro-kopurua eta beste batzuetan pieza utzi behar den lerro bertikalaren zenbakia.
Lerro bertikalen zenbakia beti piezaren lurraldetik ikusita hartu da.
Kolore berdineko bi pieza lerro bertikal berean daudenean, ez da nahikoa aurreko idazkera; zein aukeratu behar den azaldu behar bait da. Kasu horretan zera idatziko dugu: irudian 8. lerroan daude bi orga gorriak, aurreratuenari lehenengoa esango diogu, besteari bigarrena eta honela idatziko da:
11. 8. lerroko lehenengo orga gorria Z posiziora:l0 a2 (8. lerroan dagoen lehenengo orga aitzinerantz 2 posizio mugitzen da)
12. 8. lerroko bigarren orga goma Y posiziora: b0 g4 (8. lerroan dagoen bigarren orga gibelerantz 4 posizio mugitzen da).