Loaren gaixotasuna. Afrika nola salbatu?

Loaren gaixotasunak berriro eraso dio Afrikan Saharako hegoaldeari. Osasunerako Mundu-Erakundeak 25.000 kasu berri iragarri ditu urteko eta 200 kutsadura-foku ere bai 36 herrialdetan. Beraz, badaude aurrez egindako testak eta baita botika berria ere; eraginkorra eta toxikoa ez dena gainera. Baina horren kostua oraindik handiegia da Afrikako herrialde gehienentzat.

Loaren gaixotasunaren sortzaile den, tripanosoma, mende hasieratik ezagutzen den parasitoa da. Zelulaz kanpoko protozoarioa da. Flagelo bat du eta horri esker likido biologiko eta zelularteko espazioetan erraz desplaza daiteke. Tse-tse eulia edo Glossina morsitans da kaltetutako pertsonaren odola zurgatu ondoren tripanosoma gizakiari transmititzen diona. Infekzio-egoerara heldu baino lehen, tripanosoma 15-30 egun irauten duen ziklo konplexuan tse-tse eulian garatzen da.

Bestalde, tse-tse euli gutxi izaten dira infektatuak; milako bat inguru. Baina hiru egunetik behin odol-hartualdi bakoitzean parasitoa transmititzen dute; eta hori bizirik irauten duen sei hilabeteetan gertatzen da. Pertsona batetik bestera pasatuz elikatzen dira eta horrek azaltzen du famili edo komunitate-eragina (iharduera-toki berean eragitea, alegia). Tse tse euliaren bizilekuak oso ugari dira, batez ere sabanan, ur- eta bainu-lekuetan eta basoguneetan nagusiki.

Berez loaren gaixotasunak bi dira: bata kronikoa, Tripanosoma ganbiarrak transmititzen duena (Afrika zentral eta mendebaldekoan hedatua dagoena) eta bestea larria, Tripanosoma rhodesiarrak eragina eta ekialdeko Afrika eta Afrika australa zigortzen dituena. Morfologikoki bi parasitoak berdinak dira. Erasandako pertsonen odolean ugaltzen dira; gero gongoilak inbaditzen dituzte eta azkenik, nerbio-sistemari erasotzen diote, lesio sendaezinak sortuz.

Gizakia ez da ordea tripanosomaren gordailu bakarra. Aspalditik dakigu Tripanosoma rhodesiarrak basabere eta etxabereak infektatzen dituela. Eta mendebaldeko Afrikan duela gutxi egindako azterketetan ondorioztatzen denez, txerria eta baita zakurra ere, Tripanosoma ganbiarraren gordailu dira.

Kongoar hau lasai ari daiteke mandioka zehetzen: intsektuak erakartzen dituen ohial-puska urdin elektrikoak babesten du tse-tse euli izugarriaren ziztadetatik. Sistema ez-poluitzaile eta merke hauek oso eraginkorrak dira (erabiliz gero) eremu hezeetan. Gaur egun, eulia erakartzen duten usainei buruzko ikerketak egiten ari dira eta itxuraz, horien eragina hobetzen ari da.

Loaren gaixotasuna erraz sendatzen da garaiz harrapatzen bada; parasitoa odolean eta gongoiletan bakarrik barreiaturik dagoenean alegia. Gaitza sendatzeko erabili izan den botika, pentamidina, gaizki jasaten zuten batzuek eta alboratu egin da profilaxiaren mesedetan. Zoritxarrez gaixotasunaren hasierako zantzuak ez dira oso zehatzak.

Askotan ez zaio antzematen infektatutako euliaren helduari eta erasotako pertsonak gripearen antzeko sintomak izaten ditu. Gaixotasunaren bigarren fasean, parasitoak garuna hartzen du eta sintoma neurologiko larriak agertzen dira. Gaixoak bere humorea aldatu egiten dela soinatzen du; eta hotzikarak eta mugimendu kontrolaezinak izaten ditu. Ondoren progresiboki baldartu egiten da eta gutxi-asko koma-egoeran sartzen da. Gaixotasunak maila larrietan bihotza hartzen du eta aste batzuetan heriotzerainoko bilakaera izaten du.

Ornidyl izeneko botika berri bat atera du duela gutxi Marion Merrel Dow sozietate amerikarrak. Substantzia honek parasitoa ugaltzeko ezinbestekoa den entzima (ornitina decarboxilasa) blokeatu egiten du. Nerbio-sisteman gertatzen den ugalketa hori da gaitza sortzen duena eta batzuetan heriotza eragiten duena. Botika honi buruzko ikerketak batez ere Frantzian egin dira. Strasburgeko Merrel Dow Ikerketa Institutuan.

Ornidylaren aurretik, gaixotasunaren fase nerbiosoa tratatzeko zeuden botika guztiek bigarren mailako ondorio garrantzitsuak zituzten (tronbosi benosoa, minsorra, erupzioak, etab...). Melarsoprolarekin (artsenikoaren eratorri batekin) tratatutako kasuen % letik 5era hil ere egiten dira. Bere toxikotasunaz aparte, askotan ez da batere eraginkorra; botika honekiko paziente erresistenteak gero eta gehiago dira. Ornidyla fase neuro logikoan ere eraginkorra dela frogatu da.

Arazo bakarra du: bi astez, egunean bitik lau aldiraino, bena barnetik injektatu behar da. Zentru espezializatuetan administratu behar da, hau da, gaixotasunaren enderri foku diren biztanleentzat eskuragarri oso gutxitan diren tokietan alegia. Horrez gain bi asteko tratamendua 140 dolar inguru kostatzen da eta ez dirudi kanpo-laguntzarik gabe kaltetutako herrialdeek hori erosi ahal izango dutenik.

Loaren gaixotasunaren "bizitasuna", tripanosomak bere identitatea mozorrotzeko duen ahalmenak argitzen du neurri handi batean. Behin eta berriro transformatzen da bera biltzen duten glikoproteinen egitura aldatuz. Horretarako trikimailu bat erabiltzen du: ez ditu batera erakusten, batabestearen ondoren baizik, glikoproteinek kodetzen duten ADN, hau da, bere material genetikoa. Organismoa kutsatuta dagoenean, sistema inmunitarioak antigorputzak sortzen ditu parasitoak eliminatzeko, baina bizirik irauten dutenek identitate berria osatzeko aukera dute, eta sistema immunitarioak beste antigorputz batzuk sortu bitartean, ugaltzeko denbora izaten dute.

Daba, Bolikostako tripanosoma fokurik handiena da. Kakao- eta kafe-sailez estalitako eskualde honetan prebentzioa hiru ekipo sanitario mugikorren esku dago; baina, gainbegiratze-lan hori oso irregularra da balibide tekniko eta finantzariorik ez dagoelako.

Parasitoaren mila formatik gora beraz, zentsatu gabe daude eta horrek txertoak aurkitzeko aukera guztiak deuseztatu egiten ditu. Estrategia horren aurrean sistema immunitarioak organismoaren ehunen kontra egin dezake. Ikerketak ez daude oso aurreratuak; mekanismo hauek ez dira ondo ezagutzen; baina horiek dira seguraski loaren gaixotasunak bihotzean eta garunean eragiten dituen lesioen jatorria.

Sistema immunitarioa erabat desarmatuta geratzen ote da tripanosomaren aurrean? Ez dago nor bere burua sendatu izanaren inolako froga formalik. Baina kaltetutako pertsona batzuk hilabetetarako ezkutatu ondoren berriz agertu direnean, birusaren eramaile ez zirela ikusi da. Gauza bat dago argi: pertsona batzuek tripanosoma toleratu egiten dute. Parasitoa beren odolean izan arren, ez dute urtetan inolako zantzu klinikorik erakusten. Eramaile hauek ordea, arriskutsuak dira: aurkitu egin behar dira transmiso-katea eteteko.

OMEak Munduko bankuarekin batera gaixotasun tropikalei buruzko ikerketa-programa zabal batiekin zion 1975ean. Loaren gaixotasunari buruzko lanentzat 1,4 milioi dolarreko aurrekontua dago urteko. Azken hamarkadan mundu osoan 16 milioi dolar erabili dira 400 proiektu garatzeko. Ikerketa hauek bide terapeutiko berriak ireki ahal izango dituzte, baina oraingoz hastapenetan daude. Lan horien artean, Lille-ko Inserm-eko proteina normal eta patologikoen biokimika-unitatekoek egindakoek, glikoproteinek tripanosomaren gainazalean dituzten aingurapen-puntuak hobeto ulertzen lagundu dute. Herbeheretako Groninga-ko unibertsitatekoek egindakoek berriz, molekula horien egitura hobeto ezagutzeko aukera eman dute. Tripanosoma espresio genetikoaren kontrolerako ikerketetan laborategi-eredu arrunt bilakatu da.

Test serologiko berriak martxan jartzeak, teorian, jende askoren segimendua egiteko bide ematen du. Baina teorian bakarrik, zeren eta erasandako populazioak horren onurak izatea falta bait da. Loaren gaixotasuna landa-gaixotasuna da; biztanle horiek dauden tokietara joan egin behar da eta horrek mugikortasun handia eta jarraikortasuna eskatzen du. Osasun-ikuskaritza ezin da herriko medikuaren gain bakarrik utzi. Ekipo nazional espezializatuak sortu beharko dira, egoera onean dauden autoak beharko dira, erizainak ordaintzeko bideak eduki beharko dira, etab...

Tse-tse eulia etxe-euliaren antzekoa da; bien arteko aldea hark tronpa ziztatzailea izatean datza. Odolez bakarrik elikatzen da eta Frantzia hogei aldiz bezalakoa den Afrika tropikaleko eremuan iharduten du. Zehazki, Zaire, Uganda, Sudan, Kongo, Txad, Kenia, Kamerun, Ertafrikar Errepublika eta Bolikosta dira gehien erasotako herrialdeak.

Guzti horrekin batera, tse-tse euliaren aurkako hainbat bide esperimentatu da. Aipagarria, abioi edo helikopterotik intsektizida asko barreiatzearena da. Baina horren ondorio ekologikoak ez dira txantxetakoak eta bide hau ohizkanpoko kasuetan bakarrik erabiltzen da. Metodorik sinpleena eta eraginkorrena tranpak erabiltzea da. Orstom-eko ikertzaileek erabili izan dute harrapaketa-bide merke eta ez-poluitzaile hau. Tse-tse eulia erakarriko duen kolore urdin elektrikoko tranpak erabiltzen dira intsektizidaz igurtzirik.

Ugandan 1989an, Busoga eskualdean 2.850 kilometro karratutan honelako 8.000 tranpa jarri ziren. Tse-tse eulien kopurua % 98 jaitsi zen bederatzi astetan eta loaren gaixota suna % 80 hiru hilabetetan. Baina tresna hauek etengabe zaindu behar dira landarediak ezkuta ez ditzan. Onenean ere, biztanlegoa ardurarazi egiten dute informatzera joaten diren ekipo espezializatuek.

Are itxaropentsuagoak, intsektizidaz blai egindako pantailak dira. Orstom-eko Claude Laveissiére-k asmatutako tresna hauek, bertako herritarrek zuzenean parte hartzeko aukera ematen dute; beraiek eraman bait ditzakete. Bolikoetan erabili ziren lehenengo eta urte-bukaera baino lehen Ugandan eta Kongon jartzekoak ziren. Duela gutxi Oxfordeko unibertsitateko ikertzaile batzuek, tse-tse euliak dihardueneko inguruneak aurrikusten saiatzeko satelite bidez lortutako landaredi-adierazleak erabiltzekoa pentsatu zuten. Izan ere, horiek ez dira bizi eta ez dira ugaltzen hezetasun erlatiboa % 50etik 85 bitartekoa (espezieen arabera) ez bada.

Aurrikuspen meteorologikoetarako erabilitako satelite-irudietan oinarrituta, sistematikoki, ezarritako hainbat urtetako landaredi-indizeak aztertu dituzte; horien bidez, Land Rover-ean ere iritsiezinezko diren tokiak aztertu ahal izan dira. Landaredia hezetasun-mailarekin hertsiki erlazionaturik dagoenez, eta horrek, bestalde, eulien heriotz eta ugalkortasuna erabakitzen duenez, posible da biziraupen-maila handiko eremuak aurrikustea. Horrela identifikatu dira Bolikoetako iparraldeko eremu batzuk. Arrisku-eremuen mapa egiteko asmoa dago orain.

Tripanosoma, loa dakarren gaixotasun edo tripanosomiasiaren erantzule den protozoario parasitoa da. Tse-tse euliaren organismoan garatzen da, batere ondo ezagutzen ez den zikloan. Duela gutxi intsektu honen hesteetan, aktiboki eragiten duten substantziak aurkitu dira: pseudo-lektinak hain zuzen. Tripanosomak aglutinatzen dituzten proteinak dira; birus eta bakterioen bitarteko organismoak.

Alabaina, ez omen dago itsaropentsu izateko arrazoirik. Fronte guztien (aurretiazko azterketak, borroka antibektoriala, heziketa, etab.) zainketa sistematiko eta erregularrak bakarrik eragingo du biztanlerian enderri maiztasuna maila onargarritara (% 2 ingurura) jaistea. Baina Afrikak aurrez aurre dituen arazoak hainbeste izanik, zaila da arazo honi irteerarik aurkitzea. Loaren gaixotasuna lazeria bat gehiago besterik ez da.

Ekonomia gehienak hondatuta daude eta lehentasun handiagoko arazoak badira. Hasteko nutrizio eskasa. Zairen adibidez, loaren gaixotasunaren maiztasuna urte batzuetan % 0,01etik % 12ra pasatu da eta baita % 18ra ere eskualde batzuetan. Gerrak berriz, ez du ezer lagundu. Borrokek, Sudanen adibidez, egoera are dramati koago bilakatu dute. Herrialde horretan biztanleriaren % 5 baino gutxiago dago osasun-ikuskaritzapean. 1990ean bere herrialdetik ihes egin ahal izan zuten sudandarrek, beraiekin eraman zuten gaitza Ugandako iparmendebaldera: Moyo ospitalean 1990eko lehen hiruhilabetean ikertutako 425 pazienteetatik 251 sudandarri eta Sudanetik itzulitako 166 ugandarri aurkitu zitzaien gaitza.

OMEk egindako azken estimazioen arabera, loaren gaixotasuna aurrikusi, detektatu eta tratatzeko 100.000 pertsonako 10.000 dolar behar dira urteko. Zairen 13 edo 14 milioi inguruko aurrekontua beharko litzateke urtero arriskupeko 12 edo 13 milioi pertsonak zaintzeko. Hamaika herrialde afrikarretatik gehien erasotako seiek, biztanleko 500 dolarreko produktu nazional gordina dute eta osasunerako duten urteko aurrekontua, biztanleko 10 dolarrekoa baino txikiagoa da.Osasuna eta pobrezia beraz, erabat
bateraezinak dira...

Jarrai iezaguzu

Zu idazle

Zientzia aldizkaria

azken alea
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.