Elhuyar hiztegi elektronikoa

Hiztegi Elektroniko honen oinarria Elhuyar Kultur Elkarteak aurtengo apirilean aurkeztu zuen Euskara/Gaztelania-Castellano/Vasco Hiztegia da. Liburua argitara eman zenetik, lan hori osotu eta hobetu egin dugu, hainbat lekuetatik jaso ditugun iradokizunei esker. Hiztegi hark etorkizuneko erabiltzailearen beharrak ere asetuko zituela esaten genuen garai horretan; orain, Hiztegi Elektronikoa kaleratzeko unea iritsi delarik, zure lana erraztu egingo dizugula esatera gatoz. EGITURAREN AZALPENA

Elhuyarren Hiztegi Elektronikoa lan-tresna izateko jaioa da; zure eguneroko lanean erabil dezazun diseinatu dugu CD-ROM hau. Liburuan egin ezin diren edo nekez egin daitezkeen bilaketak egitea ahalbidetuko dizu Hiztegi Elektronikoak —gai jakin bateko sarrera-hitzen zerrenda, altal bateko lokuzio guztiena, eta abar— eta, gainera, bi atalen arteko lotura azkarra egiteko bidea eskainiko dizu.

Lanerako tresna da, ez jostailu hutsa. Erabilgarritasuna, beraz, irizpide nagusia izan da informazioa antolatzeko orduan eta bi atalen arteko kontsulta-bideak zehazterakoan. Esate baterako, bilaketak hainbat konbinazioren arabera egin ahal izango dituzu, sarrera-hitza, kategoria gramatikala, erabilera-marka, gaia edota euskalkia irizpidetzat harturik, adibidez. Esan bezala, zuri lana erraztea izan da gure helburua. Hiztegi Elektronikoan dituzun lanerako aukerak ugariak dira: sarrera-hitzak, azpisarrerak lokuzioak, azpisarrerak-lexikoa, eranskinak, irudiak, gaiak, eta abar.

Hiztegia itxuraz eta mamiz osotu eta hobetu egin dugula esan dugu lehen. (zenbat sarrera, zenbat adibide...) Horrez gain, irudiak ere aurkituko dituzu Hiztegi Elektronikoan ; irudi interaktiboak dira, hau da, atal batetik besterako kontsulta-bidea erraztuz, lanerako aukera ematen dizute. Arestian esan bezala, lanabesa da hiztegia eta baliabide guzti guztiei etekin handia aterako diezula seguru gaude. Bestetik, eranskin gramatikalak ere interaktiboak dira eta erraz moldatuko zara batetik bestera pasatzeko.

Eta itxurari buruz, zer esango dizugu? Erabiltzen hasi orduko ohartuko zara Hiztegi Elektroniko honen abantailaz: pantailen diseinua, interfacea, oharrak eta gainerakoak zure lana atseginagoa izan dadin ahalbidetuko dute.

Zertarako hiztegi elektronikoa?

Elhuyarren Euskara/Gaztelania - Castellano/Vasco Hiztegian oinarrituta dagoen CD honen helburu nagusiak bi dira: alde batetik, liburuan egin ezin diren edo nekez egin daitezkeen bilaketak eta kontsultak ahalbidetzea, hala nola, gai jakin bateko sarrera hitzen zerrenda, kategoria gramatikal jakin bateko sarreren zerrenda, atal bateko lokuzio guztien zerrenda kontsultatu, etab.; eta bestalde, hiztegiaren bi atalen arteko lotura azkarra eskaintzea. Gainera semantikoki erlazionatuta dauden hainbat kontzeptu biltzen dituzten irudi interaktiboak ere erantsi dira.

Menu Nagusia

Behin hiztegiko hizkuntza-atala hautatu ondoren, honako menu-pantaila agertuko zaizu:

Bertan dituzun lanerako aukerak ugariak dira:

  • Sarrera-hitzak: hautatu duzun ataleko sarrera-hitz guztiekin lan egiteko aukera ematen dizu. Bertan, sarrera-hitz hauei dagokien informazio guztia modu erraz eta ulergarrian eskuratu ahal izango duzu, aurrerago 'Sarreren pantaila' atalean ikusiko duzun bezala.
  • Azpisarrerak-lokuzioak: kokatuta zauden atalari dagozkion lokuzio guztien zerrenda izango duzu eskura. Hemen ere, azpisarrera hauen inguruan dagoen informazioa erraz eta azkar atzitu ahal izango duzu, 'Azpisarreren pantaila' atalean azaltzen den moduan.
  • Azpisarrerak-lexikoa: lokuzioekin bezala, oraingoan ere zauden ataleko azpisarrera lexikalen zerrenda eskura izango duzu.
  • Eranskinak: hiztegiko eranskin gramatikalak lantzeko aukera ematen dizu. Hauetako batzuk gainera interaktiboki landu ahal izango dira.
  • Irudiak: hiztegian dauden irudi interaktiboen bidez, zenbait sarrera-hitzi loturiko hainbat kontzepturen ordainak ezagutzeko era grafiko eta azkarra izango duzu.
  • Gaiak: gai jakin bati dagozkion sarrera-hitzen multzoa eskuratzeko, gai-zerrenda luzea eskaintzen zaizu.
  • Castellano/vasco: hiztegiko hizkuntza-atala alda dezakezu, botoi hau sakatuz.
  • Laguntza: gida hauxe eskainiko zaizu pantailan.
  • Irten: saioan zehar beti izango duzu aplikaziotik irteteko aukera. Horretarako, pantailaren beheko ertzean dagoen zirrikitutik ihes egin, eta kito!

Sarreren pantaila

Menu nagusiko sarrera-hitzak hautatu ondoren honako pantaila agertuko zaizu:

Hasieran sarrera-hitz guztien zerrenda emango zaizu. Lupatxoa duen botoian sakatuz egin ahal izango dituzu nahi dituzun bilaketak.

Edozein sarrerari buruzko informazio guztia eskuratu ahal izango duzu. Informazio hau zenbait zatitan banatuta eskaintzen da:

  1. Hautatutako sarrera-hitzen zerrenda
    Eskatu dituzun hitz guztien zerrenda bistan izango duzu beti. Zerrenda honetako edozein sarrera-hitz hautatuz gero, berari buruzko informazioa agertuko zaizu.
  2. Sarrera-hitzari buruzko informazioa
    Hautatu duzun sarrera-hitza eta dagozkion adierak ikusiko dituzu leiho honetan. Adiera bakoitzeko honako informazioa izan dezakezu:

    · Gaia (gorriz)
    · Kategoria gramatikala (berdez)
    · Erabilera-marka (urdinez)
    · Eremu geografikoa edo euskalkia (magentaz) (euskara-gaztelania atalean)

    Botoi honek adierak adibideak dituela adierazten du. Bertan klik eginez gero, adiera horri buruzko adibideak agertuko zaizkizu aparteko leiho batean.

    Beste sarrera-hitz batera egiten diren bidaltze-oharrek (adibidez Ik. berri ) botoi berezia dute. Nahikoa da saguarekin bertan klik egitea, sarrera horretara zuzenean joateko.
  3. Sarrera-hitzaren azpisarrerak
    Sarrera-hitz batek izan ditzakeen azpisarrera lexikalak eta lokuzioak agertuko dira bertan. Nahikoa da hauetako edozeinetan behin sakatzea azpisarrera horri dagokion informazioa aparteko leiho batean agertzeko.

Eta gainera...

Bestelako aukerarik ere eskaintzen du pantaila honek. Esate baterako, sarrera-hitz batek duen informazio guztia inprimatu ahal izatea, beronek izan litzakeen gramatika-ohar edo eranskinak ikusi eta lantzea edota sarrera-hitzari atxikirik dagoen irudia agertarazi eta kontsultatzea.

Botoion artean, aipagarriena 'Joan' delakoa duzu. Honen bidez, adiera bateko edozein ordain hautatu eta honi beste atalean dagokion informazioa berehala eskuratuko duzu, hipertestua simulatuz.

Gainera, era guztietako bilaketa konbinatuak egin ahal izango dituzu, honako irizpideen arabera:

  • Sarrera-hitza
  • Kategoria gramatikala
  • Erabilera-marka
  • Gaia
  • Eremu geografikoa edo euskalkia (euskara-gaztelania atalean)
  • Irudiak dituzten hitzak
  • Azpisarrera lexikalak dituzten hitzak
  • Lokuzioak dituzten hitzak

Eta hauek guztiak elkarrekin konbinatu ahal izango dituzu. Adibidez, erraz eta azkar topatuko dituzu bu -z hasi, garri -z amaitu eta gainera, Medikuntzan erabiltzen diren hitzak; edo adjektiboak diren, bizkaierazkoak diren eta ko -z hasten direnak (edo besterik gabe etxe , zuzen-zuzenean bertara joan nahi izanez gero).

Botoiei buruzko informazio zabalagoa 22-23. orrialdeetan topatuko duzu.

Azpisarreren pantaila

Zauden ataleko azpisarrera lexikalak edo lokuzioak lantzeko aukera ere izango duzu.

Batetik, aukeratu dituzun azpisarrera guztien zerrenda daukazu (lexia edo lokuzioak). Bestetik, une horretan hautaturik dagoen azpisarrerari dagokion informazio guztia agertuko da eskuinaldeko leihoan. Sarrera-hitz horren adierak ere aparteko leihoan ikusi ahal izango dira.

Azpisarreretan ere bilaketak azkar egin ditzakezu. Azpisarrera jakin bat, barruan hitz jakin bat duten azpisarrerak edo sarrera-hitz jakin bati dagozkion azpisarrerak bila ditzakezu. Bilaketa horren emaitza aparteko zerrendan ikusi eta bertatik zuzenean eskuratu ahal izango duzu nahi duzun azpisarrera.

Irudien pantaila

Elhuyar hiztegi elektronikoan aurki ditzakezun irudi interaktiboen zerrendan informazio ugari duzu eskura. Irudian agertzen den edozein azalpenetan sakatu eta honen ordaina berehala agertuko zaizu.

Eranskinak

Elhuyar hiztegiak dituen eranskin gramatikal guztiak modu interaktiboan lantzeko aukera erraza eskaintzen da.

Botoi honen bidez eranskin batetik bestera pasatu ahal izango gara. Urdinez agertzen diren menu zabalgarrietan hautatu ahal izango dituzu ikusi nahi dituzun aukera desberdinak.

Laguntza-pantailak eta botoiak

Hiztegiko pantaila bakoitzetik laguntza desberdina jasotzeko aukera duzu. Gainera, sarreren laguntza-pantailatik laburdura bakoitzaren esanahia emango zaizu, berari dagokion botoitxoan klik eginez gero.

  • Sarrera-hitzak: zauden ataleko sarrera- -hitzen zerrenda.
  • Azpisarrerak-lokuzioak: zauden ataleko lokuzio guztien zerrenda.
  • Azpisarrerak-lexikoa: zauden ataleko azpisarrera lexikal guztien zerrenda.
  • Eranskinak: zauden ataleko eranskin gramatikalak.
  • Irudiak: irudi interaktiboen zerrenda.
  • Gaiak: gai jakin bati dagozkion sarrera-hitzak.
  • Irten: aplikaziotik irteteko.
  • Castellano/ vasco: gaztelania-euskara atalera pasatzeko.
  • Laguntza: laguntza-pantaila.
  • Bilaketak: sarrera-hitzen edo azpisarreren bilaketa bakun zein konbinatuak egiteko.
  • Inprimatu: sarrera-hitz bat eta hareninformazio guztia inprimatzeko.
  • Irudia: sarrera-hitz bati elkarturik dagoen irudi interaktiboa ikusteko.
  • Joan: adieretan hautatutako ordain bat beste atalean bilatzeko.
  • Eranskin gramatikalak: sarrerari dagokion eranskin gramatikala ikusteko. Gaztelania euskara atalean, aditz irregularren aditz-formak emango dira.
  • Menu nagusira: menu nagusira itzultzeko.
  • Sarrera-hitza: azpisarrerari lotuta dagoen sarrera-hitzaren adierak ikusteko.
  • Oharrak: eranskin gramatikalari buruzko oharrak ikusteko.
  • Adibideak: adieraren adibideak ikusteko.
  • Bidaltze-oharrak: adieran egiten den bidaltze-oharrari dagokion sarrera-hitzera zuzenean joateko.
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila