Burdinbidetako trafiko europarra gorantz doa

Europako Ekonomi Elkarteko estatuetako burdinbidezko merkantzi garraioaren eboluzioa aztertzen bada, 1985ean trafiko osoan 3100 milioi tona-kmko gorakada jasan duela ikusten da.

Revue Générale des Chemins de Fer aldizkariak, bere 1986ko Iraileko alean dakarrenez, UIC-k (Union International des Chemins de Fer) baditu burdinbide-sare europarretako trafiko-bolumenen 1985eko datu estatistikoak (nahiz eta Bulgariako (BDZ), Errumaniako (CFR), Greziako (CH) eta Jugoslaviako (JZ) sareetako emaitzak falta izan).

Europako Ekonomi Elkarteko estatuetako burdinbidezko merkantzi garraioaren eboluzioa aztertzen bada, 1985ean trafiko osoan 3100 milioi tona-km ko gorakada jasan duela ikusten da 1984ekoarekiko, gutxi gorabehera %2ko hazkuntza ematen duelarik.

Britainia Haundiko (BR) trafikoaren greba ondorengo gorakada alde batera utzirik (ikatz-meatzarien greba izan bait zuten) tona-km tan markarik handiena Alemania Federalak (DB) agertzen du %6,8ko hazkuntzarekin.

Nazioarteko trafikoa da bestalde 1984 eta 1985ekoak elkatuz gero, aldeko eboluziorik nabarmenenarekin irabazle ateratzen dena. Sektore honetan, tona-km ko hazkundea %11,6koa da Alemaniako Errepublika Federalean (DB), %8,7koa Danimarkan (DSB), %7,5ekoa Herbeheretan (NS), %7,2koa Belgikan (SNCB) eta %17koa Luxembourg-en (CFL). Frantziako SNCF-ean berriz, aurkako joera nabari da.

Iparraldeko sareetako merkantzia edo salgaien trafiko-bolumena berriz, %3,4ean hobetu da 1985ean. Suitzan (CFF) eta Austrian (ÖBB), %2,3 eta %5,8 igo bide da hurrenez hurren.

(*) Albaniako burdinbide-sarea (HSh), 1986ko urtarriletik da UIC-ko partaide. (1985erako aurrikusitako emaitzak. Iturria: UIC-ko Estatistika bulegoa).

Ekialdeko Europan ordea, Alemaniako Errepublika Demokratikoak (DR) bakarrik igo du bere tona-km ko trafiko-bolumena %3,9an.

Bidaiarien garraioari dagokionean berriz, bidaiari-km kopuruaren arabera, trafikoa hazi egin da estatu europarrik gehienetan. Hazkuntzarik handienak Alemaniako Errepublika Federalean (DB) eta Frantzian (SNCF) eman dira, non hurrenez hurren, 2645 milioitan eta 1647 milioitan gehitu dituzten beren bidaiari-km ak. Hazkuntz tasa beraz, Italiako (FS) %0,6tik, Portugaleko (CP) 5,4etik pasa, Alemaniako Errepublika Federala ere bai (DB) %7arekin eta Irlandako (CIE) %13,8 eraino iristen da.

Trafiko-bolumen hau halaber, Txekoslovakiako (CSD) %2,7ko hazkuntzarekin ere ildo beretik doa, nahiz eta Ekialdeko Europako beste estatu guztiek beherantz egin, Alemaniako Errepublika Demokratikoaren (DR) -%2tik Poloniaren (PKP)- %2,3ra bitartean. (Ikus koadroa).

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila