1920, herrialde aurreratuetan irina erabiltzen hasi zen animaliak elikatzeko.
1920, Creutzfeldt-Jakobek gaixotasuna deskribatu zuten.
1936, Cuillé eta Coll zientzialarien Scrapie transmititu egin daitekeela frogatu zuten.
1947, Hadlow zientzialariak Kuru gaixotasuna eta Scrapie gaixotasunaren arteko erlazioa egin zuen.
1958, Gadjusek doktoreak Creutzfeldt-Jakoben gaixotasuna transmititu egiten zela frogatu eta gero, Medikuntzako Nobel saria jaso zuen.
1970, Louping ill txertoa hartu eta gero, Britainia Handian Scrapie gaitzaz gaixotu ziren ardi asko.
1978, Scrapiea ezabatzeko neurri zorrotzak hartu ziren Islandian. Era berean, islandiarrek gaixotasun horrek nazioartean izan zezakeen arriskuaz ohartu zuten.
1981, elikadurarako irinak egiteko prozesuan tenperaturak jaitsi ziren.
1982, Stanley Prusiner estatubatuarrak prioiak "asmatu" zituen, eta ugaltzeko zuten sistemaren berri eman zuen. Kontrako erreakzio ugari jaso zituen.
1984, Creutzeldt-Jakob sindromearen kasuak hazkundearen hormona hartu eta gero.
1985, Tahsteishi ikertzaile japoniarrak Creutzeldt-Jakob sindromea odolaren bidez ere transmiti zitekeela erakutsi zuen.
1986, hazkundearen hormona hartzearen ondorioz, 30 gazte inguruk Creutzeldt-Jakob sindromea garatu zuten.
1986, behien entzefalopatia espongiformea ofizialki onartu zen Britainia Handian.
1988, Britainia Handian elikadurarako irinak debekatu ziren eta gaixorik egoteko arriskuan zeuden behi guztiak hiltzea onartu zen. Animalia susmagarrien esnea hartzea debekatu zuten, baita hondakinak erabiltzea umeendako janariak egiteko.
1989, Estatu Batuetako Yale Unibertsitatean egindako ikerketa batek zioenez, Alzheimer kasuen % 13 Creutzfeldt-Jakob sindromea ziren.
1990, Britainia Handiko katu batek lehen aldiz entzefalopatia espongiformea izan zuen, uste denez irinetan oinarritutako elikagaiak jateagatik.
1990, entzefalopatia espongiforme kasuen berriak nazioartean.
1990, Gadjusek zientzialariak 3 urtez isolatu zuen prioia, baina oraindik poluitzaile izaten jarraitu zuen.
1990, laborategian txerri bati entzefalopatia espongiformea transmititzea lortu zuten.
1991, behien elikaduran irinak debekatu eta gero, entzefalopatia espongiformea zuen lehen txahala jaio zen. Horren arabera, hartutako neurriak ez ziren behar adinakoak izan, edo gaixotasuna transmititzeko elikadura baino bide gehiago badago.
1991, Mundu Osasunerako Erakundeak txostena argitaratu zuen. Txostenean entzefalopatia espongiformearen eragilea Scrapiea zela onartu zen eta gaixotasuna gizakiari transmititzeko arriskua egiazkoa zela.
1991-95, hainbat gaixotasun-kasu berri animalietan eta debekuen ugaritzea.
1995, 19 urteko Stefen Churcill gaztea Creutzfeldt-Jakob sindromearen eraginez hil zen. Ofizialki onartutako lehen kasua da, baina ez zen jakin hurrengo urteko martxora arte.
1996, Daily Mirror egunkariaren arabera, 14 gaztek Creutzfeldt-Jakob gaixotasunak harrapatuta Britainia Handian, horietatik 3 ganaduzaleak. Creutzfeldt-Jakob sindromearen bertsio berria jaio zen. Frantzian ere, hiru kasu onartu ziren.
1997, kasu eta debeku ugari nazioartean.
1997, Collinge ikertzaileak erakutsi zuen Creutzfeldt- -Jakob sindromearen bertsioa behien entzefalopatia espongiformearen ondorioa zela.
1998, odola emateko baldintzak gogortu ziren eta hainbat debeku ezarri.
1999-2000, nahiz eta irinen debekua indarrean egon bai behien entzefalopatia espongiformearen eta bai Creutzfeldt-Jakob sindromearen kasuak ugaritu egin dira.