Artrosiarekin hobeto bizitzeko

Agirre, Jabier

Medikua eta OEEko kidea

Artrosia gorputzeko artikulazioak edo giltzadurak hondatzen dituen gaitza da; horregatik, errehabilitazioa, tratamendu farmakologikoa eta postura edo jarrera desegokiak saihestea ezinbesteko faktoreak izaten dira bizi-kalitate egokia lortzeko. Gainpisua eta obesitatea Lanbidea Herentzia
Jarrera desegokiak Aztura onak eta txarrak (Susana Ochando) Errehabilitazio-ariketak

Gure gorputza hezur zurrunez osatutako puzzle hauskorra litzateke artikulazioengatik ez balitz. Izan ere, hezurren arteko giltzadura horiei esker da posible mugimendua. Eta artikulazioen funtzionamendu normala ziurtatzeko, eta hezurrak batak bestearekin marruskatzen dutenean ez hondatzeko, hortxe daude kartilagoak, hezurren arteko kuxin edo amortiguadore moduan.

Normala da denboraren (eta eguneroko bizimoduan egin beharreko mugimenduen) ondorioz giltzadurak eta kartilagoak hondatu eta higatzea. Eta degenerazio-prozesu hori etengabea den kasuetan, hezurren arteko kuxina desagertuz doa, eta hezurrek zuzenean egiten dute talka batak bestearekin, kuxinak kolpea leundu gabe: hortxe hasten da artrosia eta, pixkanaka, sintomak agertzen dira (giltzaduretako mina, hantura, zurruntasuna, itxuragabetasuna eta mugitzeko zailtasuna) eta batzuetan baita txinparta edo kurruska-soinuak ere).

Gaitz kroniko hori gorputzeko edozein artikulaziotan ager daitekeen arren, erabilera gehien dutenetan edota pisurik gehien jasaten dutenetan agertu ohi da normalean, esaterako bizkarrezur, aldaka, belaun eta eskuetako artikulazioetan. Espainiako Erreumatologia elkarteko kide Carlos Ossorio doktorearen hitzetan, “20-40 urte bitartean artrosiak biztanleriaren % 4 erasaten du gutxi gorabehera; 70 urtetik gora, ordea, intzidentzia % 80koa da.” Horrek zer esan nahi du? Zenbat eta adin handiagoa eduki pertsonak, orduan eta arrisku handiagoa duela artrosia edukitzeko; baina adineko pertsona guztiek ez dute zertan artrosia eduki, gaitza zergatik sortzen den ez baitakite.

Artrosia agertzeko faktoreak

Pisuak giltzadurei kalte egiten badie, horiek hondatzeraino, logikoa da pentsatzea pertsona oso gizenek artrosia jasateko arrisku handiagoa dutela, bere hezurrek gehiegizko pisua jasan behar baitute, etengabe gainera. Hori bada zure kasua, irakurle, kendu itzazu soberan dauzkazun kilo horiek. Zure bizkarrak eta artikulazioek eskertuko dizute.

Errehabilitazioa behar bezala egitea garrantzitsua da, muskuluen indarra eta artikulazioen mugikortasuna ez galtzeko.

Ez denak, noski. Mailu pneumatikoak (eta honek bezala bibrazio asko eragiten dituzten tresnak) erabiltzen dituztenak, adibidez. Edo artikulazio jakin baten gehiegizko erabilera eskatzen duten lanbideak: ile-apaintzaileak, jostunak, etab.

Eskuko artrosian soilik, ez gainerako artikulazioetan. Eta, bitxikeria bezala, osagai hereditarioa askoz ere nabarmenagoa da gizonezkoen artean emakumeen artean baino (nahiz eta artrosia duten 10 pertsonetatik 7 emakumeak diren). Seme-alabek artrosia jasateko arrisku handiagoa dute aita, eta ez ama, baldin bada gaitz hori duena.

Zoritxarrez, jarrera desegokiak txiki-txikitatik hartzen dira, eta helduaroan eutsi egiten zaie. Esaterako, ohe desegokian lo egitea (bigunegia, normalean) lo eginez gero, bizkarrezurrak ezin du bere postura anatomikoa hartu lotarakoan.

Gehiegizko kirol-jarduerak edo desegoki egindakoak eta aurreko hezur-haustura baten ondorioz artikulazio bat hondatzeak ere erraz dezakete kartilagoaren desgastea; eta luzarora, horrek artrosia agerraraziko du.

Tratamendurako bide desberdinak

Behar-beharrezkoa da ibiltzea edo igerian egitea artikulazioko kartilagoa likido sinobialez blai edukitzeko.

Gaur egun ez dago tratamendu sendatzailerik, baina hori ez da gaitzaren aurrean etsita egoteko nahikoa arrazoi. Artrosia ez da zerbait normala edo fisiologikoa, jasan behar dugun zerbait. Eta agertzea edo ez agertzea ez dago gure esku, baina pertsona erasanak min txikiagoa eta mugikortasun handiagoa edukitzea lortu behar dugu.

  • Garrantzi handikoa da lehen aipatutako arrisku-faktoreak saihestea (obesitatea, jarrera txarrak, etab.), eta, aldi berean, medikuak emandako aginduak betetzea: botikak hartu sintoma arintzeko, eta errehabilitazioa behar bezala egin, muskuluen indarra eta artikulazioen mugikortasuna ez galtzeko.
  • Badira gaitzaren eboluzioa geldiaraz dezaketen tratamendu berri bezain itxaropentsuak: kartilagoaren babesleak, giltzaduran injektatzen direnak, bertako sinobia-likidoa sendotzeko.
  • Minaren kontra, bi eratako botikak erabiltzen dira: ohizkoenak analgesikoak dira, baina, mina desagertzen ez bada, edo giltzadura handitua badago, azken belaunaldiko hantura-kontrako ez-esteroideak erabiltzen dira (aurrekoek ez bezala, horiek ez dute urdaileko mukosa hondatzen). Botika horiekin ere hobekuntzarik nabaritzen ez bada, muskuluaren barruko infiltrazioak egin beharko dira, kortikoideen eratorriekin.
  • Azken pausoa kirurgia da. Eta esan beharra dago kirurgia oso egokia izan daitekeela kasu jakin batzuetan artrosia kontrolatzeko edo tratatzeko. Batetik, modu prebentiboan erabil daiteke, adibidez genu valgumaren kasuan (hau da, zangoak okertuta daudenean), luzarora etor daitekeen artrosiari aurre egiteko. Edota tratamendu farmakologikoa ez denean eraginkorra izan. Eta kasu horietan artikulazioaren ordez protesia jartzen da.

Mugitzearen garrantzia

Artikulazioentzat garrantzitsua da gehiegizko karga ez den ariketa egitea eta sedentarismoa baztertzea: horra hor medikuak beti egiten duen gomendio bat, sarritan erraz bete daitekeena.

Behin mina gutxitu ondoren (botiken eraginez), pazienteak ulertu behar du behar beharrezkoa dela ibiltzea edo igerian egitea: horrela, artikulazioko kartilagoa likido sinobialez blai geratzen da, eta beharrezko mantenugai guztiak hartzen ditu. Pertsona mugitzen ez bada, kartilagoa ez da nutritzen eta degenerazioa bizkorrago agertzen da.

Dietaren eragina ere oso handia izan daiteke, artrosiaren sintomen larritasuna gutxitzeraino. Hona hemen aholku batzuk:

  • Arrain ugari jan. Froga zientifiko argi eta garbirik egon ez dagoen arren, badirudi zenbait arrainen gantz azidoek artikulazioetako arazoak arintzen dituztela. Badakigu, bada, astean behin baino gehiagotan kontsumitu izokina, amuarraina, sardinak edo antxoak.
  • A, C eta E bitamina ugari dituzten janariak oso kontuan hartu: azenarioak, albertxikoak, meloia, gibela, laranja, piper gorriak, tomatea, bruselazak, aza, intxaurrak, oliba-olioa…
  • Pisua zaindu. Beraz, baztertu irina edo eratorriak (ogia, bolloak edo opilak); azukre eta gozoak; txokolatea; urdaia, gurina, edo hestebeteak; saltsak; gatzunetan jarritako produktuak eta alkohola. Eta horien ordez kontsumitu itzazu fruta, barazkiak, esne gaingabetua, zereal integralak, arraina eta haragi-giharrea.
  • Janariak egosita, erreta edo lurrunetan eginda kontsumitu, eta inoiz ez frijituta.

Ariketa fisikoa, neurriz egina, eta medikuak nahiz fisioterapeutak agindutako tratamenduen bidetik, eta egoera bakoitzean artikulazioen postura edo jarrera egokia mantentzea. Horiexek dira deformazio- eta degenerazio-prozesua atzeratzeko biderik aproposenak.

Ariketa hauek errezoluzio handian ikusteko PDF-ra jo.
Ariketa hauek errezoluzio handian ikusteko PDF-ra jo.
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila