Elkarrizketak

Unai Pascual Garcia de Azilu Ingurumen-ekonomialaria

“Hizkuntza gutxituen defentsa instrumentu ahaltsua da planetaren jasangarritasuna lortzeko”

2021/04/22 Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber - Elhuyar Zientzia

Gure gizarteak egun duen erronka handienetakoa da bioaniztasunaren galera larri honi zer estrategiaren bidez helduko diogun erabakitzea. Ohiko ikuspegietatik aldentzen diren aldagaiak sartzearen aldekoa da Unai Pascual Garcia de Azilu, Ikerbasqueko eta BC3ko ingururumen-ekonomilaria; besteak beste, euskararen eta beste hizkuntza gutxituekiko atxikimendua sustatzea eta komunitate indigenen balioak aintzat hartzea.

Boris Revollo Barriga Gaixotasun infekziosoetan doktorea

“Ez dugu kutsatutako pertsona identifikatzea bilatzen, baizik eta nor den kutsatzeko gai”

2021/03/31

Martxoaren 27an kontzertu esperimental bat egin zen Palau Sant Jordi aretoan (Bartzelona), Germans Trias i Pujol Ospitale Unibertsitarioko ikertzaileen gidaritzapean, eta Primavera Soundek eta musika-festibalen beste sustatzaile batzuek antolatuta. Kontzertura sartzeko, ikus-entzuleek egun berean negatibo eman behar zuten antigeno-testan, eta, behin barruan, ez zuten haien artean distantziarik gorde beharrik. Beste prebentzio-neurri batzuk zeuden, hala ere: FFP2 maskara jantzita eraman behar zuten, aireztapena eta pilaketak gerta zitezkeen lekuak kontrolpean zeuden... Era horretako jarduerak seguruak direla frogatzea zen esperimentuaren helburua.

Egitasmoak kritikak jaso ditu, arriskutsuegia delakoan. Ikertzaileek, baina, segurua dela baieztatu dute. Haietako bat da Boris Revollo Barriga, gaixotasun infekziosoetan doktorea, hiesan espezializatua. Adeitsu erantzun die Elhuyar aldizkariaren galderei; izan ere, haren esanean, ezinbestekoa da informazio zuzena ematea, bai komunitate zientifikoari bai gizarte orokorrari, gaizki-ulertuak eta uste okerrak saihesteko.

María José Sanz Sánchez BC3 Basque Centre for Climate Changeko zuzendaria

“Espezie zaurgarria gara, ez baititugu ikusten geure buruari sortutako arriskuak”

2021/03/01 Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber - Elhuyar Zientzia

Klima-aldaketa eta biodibertsitate-galera nahikoa ez, eta COVID-19aren zoonosiak agerian utzi du jatorri antropologikoa duen ingurumenaren degradazioak giza osasuna bera jar dezakeela kolokan. María José Sanz Sánchezek argi du giza gaixotasun asko eta asko gure bizimoduak sortuak direla, eta egungo bizimodu kontsumista auzitan jartzera gonbidatzen gaitu, galdera soil batez: zer behar du batek benetan ondo sentitzeko, osasuna izateko, bizitzaz gozatzeko?

Agustin Arrieta Urtizberea Filosofoa

“Gure sinesmenak zalantzan jartzeko gaitasuna da pentsamendu kritikoa izatea”

2020/12/01 Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber - Elhuyar Zientzia

Pentsalariek diote pentsamendu kritikoa izatea dela XXI. mendeko giza abilezia garrantzitsuena. Informazio-gehiegikeriaren gizarte honek erraztu egiten die sarbidea sasiegiei eta informazio faltsuei, eta, oso kritikoak izan ezean, manipulatzen errazak bihurtzen gara. Askatasunak oso berea duen ezaugarria da pentsamendu kritikoa. Agustin Arrieta EHUko filosofoak eman digu gaitasun hori garatzeko giltzarria: gure sinesmenak alde batera uzteko prest egotea.

Amaia Bacigalupe de la Hera Osasun Publikoan doktorea

“Ikertzaileok ardura zientifiko-politikoa dugu”

2020/09/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Amaia Bacigalupe de la Hera (Portugalete, 1980) Osasun Publikoan doktorea da, soziologia-irakaslea Euskal Herriko Unibertsitatean, eta ikertzailea OPIK taldean. COVID-19aren krisiaren interpretazioarekiko eta kudeaketarekiko kritiko azaldu da, ez baitu uste, inondik inora ere, halabeharrez gertatu den zerbait denik, denoi berdin eragiten diguna. Eta arrazoi eta ebidentzia sendoak ditu hori uste izateko.

Nerea Zabaleta Lasarte Biokimikaria

“SARS-1a eta MERSa azaldu zirenean gehiago ikertu izan bagenu, gaur egun egoera hobean egongo ginateke”

2020/05/05 Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber - Elhuyar Zientzia

Munduko hamaika laborategi buru-belarri ari dira lanean COVID-19aren aurkako txertoan. Estrategia paralelo desberdinak probatzen ari dira, eta baliteke inoizko azkarren lortzea. Nerea Zabaleta Lasarte biokimikaria atsedenik gabe eta ilusioz beteta ari da txertoa garatzen Bostoneko Mass Eye and Ear ospitaleko laborategian, terapia genikoa erabilita. Aldi berean, argi du: “Bidean txerto asko eroriko dira: ez direlako oso eraginkorrak, garestiegiak direlako edo albo-kalteren bat sortzen dutelako”. COVID-19aren aurkako txertoaren gako nagusiak eman dizkigu.

Ana Zubiaga Elordieta Genetikako katedraduna

“Batzuetan frenoa jarri beharko genioke zientzialarion jakin-nahikeriari”

2020/04/29 Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber - Elhuyar Zientzia

Ikertzaile bikaina eta langile nekaezina da Ana Zubiaga genetikaria. Bere ezagutza handia umiltasun-printza batez bustitzen duen horietakoa. 2020ko Elhuyar Merezimendu Saria jaso du, genetikaz dakien guztia gizarteratzen daramalako bizitza osoa. Minbiziaren erregulazio genetikoa aztertzen du, eta 40 urteko ibilbidea eta gero gaixotasuna nola ulertzen duen jakin nahi izan dugu. Genetikak sortzen dizkion kezkak eta ametsak ere eskaini dizkigu.

Nahia Idoiaga Mondragon Psikologiako doktorea

“Pandemiaren kudeaketan, buru-osasuna ez dira kontuan hartzen ari”

2020/03/31 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Nahia Idoiaga Mondragon psikologiako doktoreak arrisku-krisiek eta osasun-izurriteek gizartean duten eragina aztertu zuen tesian. Mondragon Unibertsitateko irakaslea da, eta, ikasleak koronabirus berriaren gaiarekin aztoratuta zeudela ikusita, COVID-19ak eta konfinamenduak jendearen emozioetan eta osasun psikikoan duten eragina aztertzen hasi zen. Haren esanean, pandemiaren kudeatzaileek ez dute aintzat hartu alderdi psikologikoak, eta bizitzen ari garen egoerak arrastoa utziko du gizartean.

Eneko Axpe Iza NASAko ikertzailea

“Sormenik gabe ezin zara zientzialari bikaina izan”

2020/03/01 Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber - Elhuyar Zientzia

Eneko Axpe Iza (Barakaldo, 1986) euskarazko rapero ezagunenetako bat da Euskal Herrian, eta hemendik urruti, Silicon Valleyn, NASAko fisikaria. Horren lekuko, ekarri dituen bi opariak: bere azken biniloa eta Ilargiko arroka-pusketa bat. Artemis programaren barruan ari da lanean, gizakiak Ilargira eta Martera bidali nahi dituen programa estatubatuarrean. Astronauten hezurren dentsitate-galera aurreikusteko erabiltzen duten eredu matematikoa garatu du. Baina, espazioko ikerketaz harago, dena zipriztinduko luke fisikarekin Axpek: sukaldaritza, musika… Hibridatzea du gustuko.

Unai Pascual Garcia de Azilu Ingurumen-ekonomialaria

"Naturarekiko harremana galtzeak kalte egin dio giza ongizateari"

2019/10/22 Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber - Elhuyar Zientzia

Ekonomialaria da Unai Pascual Garcia de Azilu, baina, hazkunde ekonomiko eta materialetik harago, gizartearen ongizatean du jarria arreta. Giza ongizaterako ezinbestekotzat jotzen du naturarekiko harremana estutzea, eta ikuspegi hori ekonomiaren bihotzean txertatzeko dihardu lanean, buru-belarri. IPBES txostenean naturaren balioak lantzeko nazioarteko lantaldeko buru da, eta aste honetan jakintza-alor anitzeko 100 aditu bildu ditu Gasteizen, Nazio Batuen Erakundearen izenean. Gizakiok naturarekin dugun harremana ulertzeko gako garrantzitsuak eman dizkigu solasaldi honetan.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila