Estatu Batuetako hainbat unibertsitatetan ibili ondoren, Vacunek S.L. enpresan ari da lanean gaur egun Felix Bastida ikertzailea. Vacunek enpresa bioteknologiko berria Neiker-Tecnaliaren spin off bat da, eta animalien osasunean aplika litezkeen biozientzien alorrean egiten du lan; ganaduen gaixotasunak diagnostikatzeko, prebenitzeko eta horientzako terapia berriak aurkitzeko zenbait produktu garatzen dituzte, besteak beste.
Kimikari zarauztar honek, bigarren hezkuntza bukatuta, zalantza izan zuen: Kimika ikasi edo Farmazia ikasi. Kimikaren alde egin zuen. Karreran, kimika organikoaren bidetik jo zuen, molekulen sintesiak erakarrita. Doktore-tesia egin zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta, azkenean, sintesiaren mundua aplikazio farmakologikoetara bideratu du. Orain, Ikerchem enpresan ikertzen ari da.
Disko gogorrak izugarri txikitzea lortu duen teknologiaren, eta, beraz, ordenagailu eramangarriak eta MP3 irakurgailuak unibertsal bihurtu dituen teknologiaren oinarri fisikoa magnetorresistentzia erraldoian (GMR) datza. Magnetorresistentzia erraldoia 1988an aurkitu zuten Peter Grünbergek eta Albert Fertek zuzentzen zituzten bi ikertzaile-taldek. Bi zuzendari horiek Fisikako Nobel saria jaso dute aurten. Albert Ferten taldeko kideetako bat, eta, beraz, GMR efektuaren aurkitzaileetako bat, izan zen Mario Baibich zientzialari argentinarra.
Interneten informazioa bilatu nahi dugunean, aukeran dauden bilatzaileetara jotzen dugu askotan, askoz erosoagoa baita bilatzaileari hitz bat ematea eta hark egitea bilaketa-lanak, nork bere bidetik horri buruzko informazioa eman diezaiokeen helbide bat bilatzea baino. Bilatzaileak kudeatzen dituztenek erabiltzaileen portaera aztertzen dute, eta, horren bidez, beren web guneak hobetzeko bideak bilatzen dituzte. Lan horretan aritzen dira Yahoo! Research erakundean, Estatu Batuetan, eta hortik kanpo, Bartzelonan eta Txilen dituzten zentroetan. Azkeneko bi zentroetako zuzendaria da Ricardo Baeza-Yates.
Aranzadi Zientzi Elkarteak antolatutako Astronomia Jardunaldien XVI. edizioan, Antxon Alberdi izan zen gonbidatuetako bat. Andaluziako Astrofisika Institutuan, astronomiaren punta-puntako esparruetan egiten du lan ikertzaile gipuzkoarrak.
Nanozientziari eta Nanoteknologiari buruzko Nazioarteko Biltzarra egin zuten irailean Donostian. Nanoaren inguruko fisikako, kimikako, ingeniaritzako, biologiako nahiz medikuntzako 60 aditu baino gehiago bildu ziren. Kongresu hartako izarretako bat Antonio Hernando Madrilgo Magnetismo Aplikatuaren Institutuko zuzendaria izan zen.
Massachusettsko Teknologia Institutua (MIT) mundu mailako erreferentzia bat da zientzia, ingeniaritza eta ekonomia arloetan. MITen egiten den ikerketa eta berrikuntzaren erakusleihoa da MIT Museoa, eta Cambridgen dago (Massachusetts). MITeko Zientzia, Teknologia eta Gizartea programako irakasle izateaz gain, duela bi urtetik, MIT Museoko zuzendaria da John Durant (Ingalaterra, 1951).
Zelula amen gaia puri-purian dago. Itxaropen handia piztu dute gizartean, baina sektore batzuei onartezinak iruditzen zaizkie zelula amen ikerketetan ematen diren hainbat pauso. Hala ere, hori ez da zelula amen ikertzaileek duten arazo bakarra, zailtasun teknikoak ere ez baitira nolanahikoak. Horretaz guztiaz hitz egiteko, zelula amekin lan egiten duen ikertzaile batekin eta bioetikan aditu den zuzenbideko irakasle batekin elkartu gara. María Vivanco eta Itziar Alkorta dira, hurrenez hurren.
Mario Molina kimikari mexikarra kimikaren alor ugaritan ikertzen aritu zen munduko hainbat ikerketa-zentrotan 1972 urtera arte. Urte hartan, Sherwood Rowland-ekin lanean hasi zen, eta ozono-geruzan CFCek zenbaterainoko kaltea eragiten duten deskubritu zuten. 1995ean Nobel saria eman zioten horregatik. Horrek behin betiko aldatu zuen haren ibilbide profesionala. Harrezkero, ingurumen-arazoak gizartearen maila guztietara helarazteko lanetan dabil. Ekainaren 25ean, Tolosako Naturaldiak gonbidatuta, klima-aldaketari buruzko hitzaldi bat eman zuen Chillida Lekun, eta harekin hitz egiteko tartetxo bat izan genuen.
Ingelesek hizkuntza-kontuetan itxi samarrak izateko ospea dute; munduko edozein lekutara joan eta ingelesez komunikatuko direla espero dute. Andy Way multzo horretatik kanpo dago nabarmen. Mundu guztiak hizkuntza bera hitz egitearen ideia erabat zekena iruditzen zaio. "Good morning" esan, eta "egun on" batekin agurtu gaitu; gainerako elkarrizketa ingelesez egin behar izan dugu, ezinbestean. Horren gaineko txantxak ezin falta, noski: ingelesa eta euskara automatikoki itzultzeko sistema batek asko erraztuko liguke harremana. Gero, elkarrizketaren muinean sartu gara.