Elhuyarrek bi podcast argitaratu ditu berriki: Uhin ultramoreak zientzia-podcast feminista, eta Sustrai, elikagaiei buruzkoa.
Uhin ultramoreak hamabostean behin emango da, …
Ekosfera ekologia, natura eta energiari buruzko saioa da; asteazkenetan emitituko da, 21:00tan eta igandeetan errepikatu15:00tan. Lehen emisioa irailaren 14an izan …
Kontabilitatearen hastapena bat dator pertsonek beren ekonomia zehaztu, zenbatu eta kontrolatzeko beharrarekin. Zer daukat? Zer zor dut? Zenbat irabazi dut? XXI. mendean, ingurune ekonomikoaren ezaugarriak ikusirik eta merkatuan parte hartzen duten erakundeen arteko harremanen konplexutasuna kontuan harturik, kontabilitatea da erabiltzaileen beharren arabera eboluzionatu edo bilakatu den informazio-sistema.
Teknopolis ek web gune berria estreinatu du: teknopolis.elhuyar.org. Web gune berrian, 2007ko urritik aurrera emititu diren programa guztiak aurkituko ditu erabiltzaileak, osorik edota erreportajeka. Informazioa eskaintzeaz gain, osasunari buruz ditugun galderak bidaltzeko aukera izango du web gune berriak, eta programan bertan horiei erantzuten saiatuko da Teknopolis eko lantaldea astero-astero.
Bioteknologiaren aurrerapen osasungarria eta jasangarria, horixe da Leire Escajedo San Epifanio zuzenbidean doktoreak idatzi duen liburua. Nazioarteko Bioetika Elkarteak (SIBI) ikerkuntza-saria eman zion 2006an liburu honengatik, eta, orain, Elhuyar Fundazioaren eskutik, euskaraz argitaratu du. Jatorrizko liburua gaztelaniaz idatzita dago, eta ingelesera ere itzulita dago.
Geografian aditu/aritu eta Armix Ilargian galduta argitaratu ditu Elhuyar Fundazioak. Geografian aditu/aritu CD-ROMak Brain Training motako modako jokoen bideari jarraitzen dio. Armix Ilargian galduta , berriz, hiru dimentsiotan garatzen den plataforma-jokoa da.
Joan den urteko urriko Elhuyar Zientzia eta Teknika aldizkaria esku artean hartu eta 61. orrialdea zabaltzen baduzu, "Teknopolis berri-berria" artikulua aurkituko duzu; izan ere, berrikuntzaz beteriko Teknopolis saioa estreinatu eta aurkeztu genizun iaz. Hamabi hilabete pasatu dira ordutik, baina orrialde honetan aurkeztu nahi dizugun denboraldian, berriz ere, berrikuntzak ditugu nagusi.
Hamaika urte iragan dira Elhuyarrek Ikaslearen Hiztegiaren 1. argitalpena kaleratu zuenetik. Elhuyar Fundazioaren jomugetako bat euskal gizarteari euskararen normalizaziorako tresnak eta baliabideak eskaintzea izanik, ahalegin handia egin du hiztegiak eguneratzen eta hiztegi berriak eskaintzen. Ildo horretatik, orduko ikasle-hiztegi hura berritzea izan da Elhuyarren Hizkuntza Zerbitzuen aurtengo lanetako bat.
Elhuyar Fundazioko I+G+Bko lantaldea hizkuntza-teknologien LREC 2008 biltzarrean izan da, Marrakechen. Hizkuntza-teknologietako azken joerak ezagutu, eta Elhuyarren I+G+Bren azken ikerketa-proiektuak nazioartean ezagutarazi ditugu.