Teknopolis ETB3 katean

Lopez Viña, Rakel

Marketin saila

Elhuyar Fundazioa

Joan den urteko urriko Elhuyar Zientzia eta Teknika aldizkaria esku artean hartu eta 61. orrialdea zabaltzen baduzu, "Teknopolis berri-berria" artikulua aurkituko duzu; izan ere, berrikuntzaz beteriko Teknopolis saioa estreinatu eta aurkeztu genizun iaz. Hamabi hilabete pasatu dira ordutik, baina orrialde honetan aurkeztu nahi dizugun denboraldian, berriz ere, berrikuntzak ditugu nagusi.

Teknopolis ETB3 katean
2008/10/01 | Lopez Viña, Rakel | Marketin Saila/Elhuyar Fundazioa
Lantaldea: atzean, Beñar Kortabarria eta Oihana Jauregi; aurrean, Maider Egüés, Manex Urruzola, Alaitz Ochoa de Eribe, Eneko Imaz eta Bego Zubia; Aitziber Agirre falta da argazkian.
E. Carton

Berrikuntza nagusietako bat Euskal Telebistaren kate digital berriaren eskutik dator: ETB3. Urriaren 10ean ikusiko du argia kate berriak, eta Teknopolis saioa kate jaioberriaren programazioaren parte izatera igaroko da.

Lurreko Telebista Digitalaren etorrerak eragin du ETB3ren jaiotza; beraz, haren eduki guztiak soilik LTDaren bitartez ikusi ahal izango dira. Hala ere, Teknopolis ez da oraindik desagertuko ETB1 eta ETB2 kateetatik. Hori bai, Teknopolis -en edukiak ikusten lehenengoa izan nahi baduzu eta LTDrik ez baduzu, hobe duzu asteazkenetan emisio digitala duen telebistaren bat aurkitu, egun horretan aireratuko baita Teknopolis ETB3 katean, 21:30ean... Igandeetako ETB1eko eta ETB2ko emisioak ostegunekoaren errepikapena izango dira.

Aurtengo berrikuntzen haritik tiraka, programaren emisio-denboraren luzapena aipatu behar dugu: 23 programa ekoiztetik 36 programa ekoiztera pasatuko gara. Beraz, urriaren 15ean abiatuko dugun denboraldia uztailera arte luzatuko da. Programa Maider Egüések zuzenduko du; izan ere, lau urtez Teknopolis zuzendu ondoren, Beñar Kortabarriak lekukoa pasatu dio arrasatearrari.

Programaren eduki eta atalei dagokienez, iaz estreinatutako atal berriekin jarraituko du Teknopolis -ek: "Mundu Ikusgarria", "Osasunaren Galdera" eta "Asteko Proposamena". Horiez gain, astero, ohiko erreportajeak eskaintzen jarraituko du saioak. Bestalde, iazko hiru programa monografikoek izan zuten arrakastaren ondoren, formula horri indar handiagoa eman, eta denboraldi berrian bost saio monografiko eskainiko ditugu. Lehenengo biek Marte planeta eta hiesa izango dituzte hizpide.

Baina berrikuntzak bakarrik ez. Aurtengo denboraldiak ospakizun garrantzitsu bat ere ekarriko du... 2009ko otsailaren 20an Teknopolis -ek 10 urte beteko ditu! Egun berezi horretarako festa handi bat ari gara prestatzen, eta lagun asko elkartuko ditugu, besteak beste, programaren aurtengo babesleak: Eusko Jaurlaritzaren Industria Saila, Hezkuntza Saila, Mondragon Unibertsitatea, UPV/EHU eta Ingeteam. Zuk ere, ikusle, jasoko duzu gonbidapena! Oraingoz, gustu baduzu, urriaren 15ean duzu hitzordua Teknopolis -ekin. Eta ez ahaztu: ETB3 katean, asteazkenetan, 21.30ean.

Lopez Viña, Rakel
2
246
2008
10
036
Elhuyarren berriak
Elhuyarren berriak
61

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.