Teknopolis: berritua Interneten

Lopez Viña, Rakel

Marketin saila

Elhuyar Fundazioa

Teknopolis ek web gune berria estreinatu du: teknopolis.elhuyar.org. Web gune berrian, 2007ko urritik aurrera emititu diren programa guztiak aurkituko ditu erabiltzaileak, osorik edota erreportajeka. Informazioa eskaintzeaz gain, osasunari buruz ditugun galderak bidaltzeko aukera izango du web gune berriak, eta programan bertan horiei erantzuten saiatuko da Teknopolis eko lantaldea astero-astero.
Teknopolis : berritua Interneten
2009/01/01 | Lopez Viña, Rakel | Marketin Saila/Elhuyar Fundazioa
Erreportajeak Interneten ikusi ahal izango dira, edo MP4 formatuan deskargatu. Bilaketak egiteko aukera ere badu web gune berriak.

Teknopolis en web guneak telebista-saioak berak dituen atalak ditu: Erreportajeak, Elkarrizketak, Bi hitzetan, Mundu Ikusgarria, Pilulak, Osasun-galderak eta monografikoak . Hala, erabiltzaileak, programak osorik ikusteko edo deskargatzeko aukera izateaz gain, atal bakoitzean emititzen diren edukiak banaka ikusteko edo deskargatzeko aukera izango du. Era berean, edukien bilaketak gaika ere egin ahal izango ditu. Gainera, hurrengo asteko programaren aurrerapena ere egongo da ikusgai web gunean.

Saioa ETBko hiru kateetan emititzen da astero, egun eta ordu hauetan: asteazkenetan, gaueko 21:30ean ETB3n; igandeetan, goizeko 11:15ean ETB2n, eta arratsaldeko 20:00etan ETB1en. Eta hemendik aurrera, zientziazaleek, ETBrekin duten hitzorduari huts eginez gero, programa Interneten ikusteko aukera ere izango dute. Web guneaz gain, Teknopolis ek badu beste berrikuntza bat ere aurtengo denboraldian: orain arte urtean sei hilabetez emititzen zen saioa, eta denboraldi honetan bederatzi hilabetera luzatuko da; beraz, urritik uztailera bitartean astero-astero egongo da ikusgai.

Teknopolis telebista-saioa erakunde hauek babesten dute: Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo sailak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Mondragon Unibertsitateak.

Elhuyar Fundazioak 1999an ekin zion zientziaren eta teknologiaren inguruko telebista-saio hori ekoizteari. Urte hauetan, ETBren kateetan izan du Teknopolis ek ikusle zientziazaleekin hitzordua.

Hamar urte ez dira alferrik pasatu, eta, urte hauetako ibilbidean, Teknopolis ek sari hauek jaso ditu: 2006an, Tecnaliaren III. Kazetaritza Sarirako accesita; urte berean, Bizkaiko Foru Aldundiko Berrikuntza Sailaren saria eman zioten; 2006an bertan, Rikardo Arregi Kazetaritza Sarian izendapena jaso zuen Elhuyar Zientziaren Komunikazioa saileko kazetari-taldeak; eta 2002. urtean, Robotiker saria jaso zuen.

Lopez Viña, Rakel
2
249
2009
1
040
Elhuyarren berriak
Elhuyarren berriak
61
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila