Urrian, Steve Jobs Appleren sortzaile eta burua hil zen. Orduan komunikabideek esan zutenari kasu eginez gero, Steve Jobs teknologiaren jenio bat zen, IKTen liberatzaile eta popularizatzailea, informatikaren historian izandako gizonik handiena, eta beste gauza asko gehiago. Baina benetan hainbesteraino al zen? Artikulu hau sinatzen duenaren ustez, Jobsi hainbat merezimendu onartu behar bazaizkio ere, teknologikoki duen meritua, askatzaile-izaera edo informatika bere osotasunean hartuta izan duen eragina ez dira egotzi dizkiotenak bezainbatekoak, ezta gutxiago ere.
Diru fisikoaren (txanponak, billeteak...) erabilera marjinala da aspaldi honetan, baldin eta dagoen diru edo transakzioen kopuru osoarekin konparatzen badugu. Diru gehiena eta ordainketa gehienak digitalak, birtualak izan dira azken urteotan: bankuko datu-baseetan gordetako zenbakiak, kreditu-txartelez egindako ordainketak, Internet bidezko transferentziak... Eta, orain, gailu digital berriekin eta gure on line bizitza berriekin, ordaintzeko modu berriak ere ari dira agertzen, telefono mugikorren bidezko ordainketak edo Bitcoin, esate baterako.
Gaur egungo telefono mugikorrek eta tabletek Interneten ibiltzea ahalbidetzen dute; baina, horietan, normalean, ez da nabigatzaile bat erabiltzen, ordenagailuetan bezala. Ia webgune edo web-zerbitzu orok garatu ditu gailu mugikor horietarako aplikazioak, eta aplikazio horien bidez sartzen da jendea webgune horietako edukietara. Joera hori webaren estandarrei eta irekitasun- eta publikotasun-printzipioei kontrajartzen zaie, eta webaren kalterako dira.
Gailu mugikorretan 3D pantailak sartzen ari direla izan genuen hizpide aurreko zenbakian. Hiru dimentsioekin jarraitzeko, horrekin zerikusia duen beste teknologia bat aipatu nahi dizuegu oraingoan: 3D inprimagailuak. Planoetatik abiatuta piezak eraikitzeko gai diren gailu horiek gero eta sarriago ikusiko ditugu hurrengo urteetan; are gehiago, kulturaren munduan baino zeresan handiagoa emango dute horiekin sor daitezkeen copyright-arazoek.
Aurreko zenbakian aipatu genizuen nola ordenagailuetako sarrera-interfazeetan azken bi hamarkadetan ia berrikuntzarik izan ez den arren, agian aldaketak datozela bideo-jokoen industriaren eskutik. Zenbaki honetan, irteera-interfazeetan gertatzen ari den beste aldaketa handi baten berri emango dizuegu: 3D pantailak. Izan ere, hainbat gailu mugikorretan hasi dira horrelakoak integratzen.
Ordenagailu eta antzeko gailu digitalekiko interfazeetan apenas izan den aldaketarik urte-mordoxkan: outputa jasotzeko pantaila eta bozgorailuak erabiltzen ditugu, eta inputa emateko batez ere teklatua eta sagua erabiltzen jarraitzen dugu. Aldiz, bideo-jokoen munduan iraultza gertatu da azkenaldian: Wii-aren agintea, Kinect kamera... Eta baliteke interfaze-mota berri horiek ordenagailu arruntetara ere salto egitea.
Sare sozialen bidez, gure gustuak, aurkikuntzak eta egindakoak lagun eta ezagunekin partekatzea ohikoa bihurtu zaigu. Joera hori beste esparru eta zerbitzu batzuek ere baliatu dute: komunikabideen edukien zabalkundean, adibidez, gero eta garrantzitsuagoak dira lagunen gomendioak. Eta bilatzaileek ere ez dute olatua galdu nahi; Googlek, adibidez, neurri batean behintzat, beti izan du osagai sozial hori.
Otsailean, Watson izeneko ordenagailu batek AEBko Jeopardy! telebista-lehiaketa ezaguna irabazi zuen, saio horren historia luzean izan diren bi lehiakide onenen aurka. Skynet sortu da? Vinge, Kurzweil eta bestek iragarritako singularitatea iritsi dugu? Watsonek egin duena harrigarria bada ere, ezin dugu esan adimen artifiziala lortu denik. Elhuyarreko I+G sailean edo IXA taldean erabiltzen ditugunen antzeko teknologiak erabili ditu. Hori bai, hardware ikaragarri bati esker abiadura handian ibiltzen da eta informazio-kantitate izugarria gordetzen du.
Mende honen hasieran, Internetek eta P2P sareek ahalbidetutako hartu-emanari esker, erabiltzaileok ikus-entzunezko edukiaren kontrola hartu genuen, eta eskaintza ikaragarria izan dugu guztiok eskura. Azkenaldian, ordea, internauta asko musika, bideoak eta abar streaming bidez kontsumitzen hasi dira, edo on line zerbitzuen bidez partekatzen. Joera horrek, luzera, erabiltzaileok berriz ere ikus-entzunezko edukiaren gaineko kontrola galtzea ekar dezake.
Azken bizpahiru urteotan webean zerbaitek arrakasta izan badu, sare sozialek izan dute. Facebook, Twitter, LinkedIn, Tuenti eta antzekoak haziz joan dira etengabe, eta ehunka milioi internauta gaude gaur egun haietan. Alabaina, zerbitzu hauek webean oinarritzen badira ere, ez dituzte webaren sorrerako oinarrizko printzipioak betetzen (irekitasuna, deszentralizazioa...), webaren sortzaile Tim Berners-Leek berriki ohartarazi duenez. Zorionez, ari dira sortzen printzipio horiei jarraitzen zaizkien sare sozialen eredu berriak, StatusNet eta Diaspora, kasu.