Leturia Azkarate, Igor

Leturia Azkarate, Igor

Informatikaria eta ikertzailea Elhuyar Hizkuntza eta Teknologia

Blockchainen munduaren bide galdua

2022/02/02 Leturia Azkarate, Igor - Informatikaria eta ikertzailea

Kriptodirua, NFTak, Web3... besterik ez da entzuten azkenaldian mundu digitalean, eta baita mundu digitaletik kanpo ere. Guztiak blockchain edo bloke-kateen teknologiaren aplikazioak dira. Haien apologistei kasu eginez gero, ematen du Internet asmatu zenetik izan den iraultzarik handiena dela, eta haren parekoa. Baina, egiatan, ez dago teknologiaren munduari onura edo aldaketa handia ekarri dion edo jendearen bizitza errealetan eraginik izan duen ezer. Aitzitik, espekulaziorako baliatzen ari diren kontuak besterik ez dira eta ingurumenari kalte ikaragarria egiten diote.

Clive Sinclair, ordenagailuak etxeetara iritsarazi zituen aitzindaria

2021/12/01 Leturia Azkarate, Igor - Informatikaria eta ikertzailea

Gaur egun guztiok ditugu etxeetan ordenagailuak, mahaigainekoak zein eramangarriak, edo finean ordenagailuak diren tabletak, kontsolak, telebista eta bozgorailu adimendunak, telefono mugikorrak... Ordenagailuen zabalkundearen eta aisiarako erabilera honen aurrendari gisa ziurrenik denoi Bill Gates edota Steve Jobs moduko izenak etorriko zaizkigu. Baina horiei garrantzirik kendu gabe ere, bada beste pertsona bat, ezezaguna izan arren gako izan zena eta horiek baino lehenagokoa dena, ordenagailuak gure etxeetan sartzeko joera abiarazi zuena: Sir Clive Sinclair, irailean zendua, eta 80ko hamarkadan asko zabaldutako Sinclair ZX Spectrum ordenagailuen sortzailea.

Chromeren nagusikeria erabatekoa

2021/09/01 Leturia Azkarate, Igor - Informatikaria eta ikertzailea

Web-nabigatzaileen artean, Google Chrome da nagusi azken urteotan eta hurrengoarekiko diferentzia handiz, eta enpresak egoera hori baliatzen du bere interesen alde egiteko. Eta hori zilegi izan liteke, baldin eta haren praktikak gutxienez pribatutasunaren aldetik erabiltzaileon eskubideen kontrakoak ez balira, eta kasu batzuetan legearen aldetik zalantzazkoak ere bai.

Apache Software Fundazioa, webaren garapenean giltzarri

2021/06/01 Leturia Azkarate, Igor - Informatikaria eta ikertzailea

Gizartearen gehiengoak ez du, ziurrenik, Apache Software Fundazioa ezagutuko. Izan ere, software libreko hainbat proiektu oso garrantzitsuren koordinazioaz eta garapenaz arduratzen bada ere, proiektu horiek ez dira izaten azken erabiltzaileei bideratutakoak; informatikariontzat eta garatzaileontzat eta, bereziki, weba garatzeko beharrezko den softwarerako jarduten du fundazioak. Ezagut ditzagun, azaletik bada ere, egungo weba sortzeko giltzarri izan den eta oraindik ere webaren zati oso handi batek erabiltzen dituen oinarrizko teknologia libre askoren erantzule den erakunde hori eta haren proiektuak.

IPFS, webarentzako fitxategi-sistema banatua

2021/03/01 Leturia Azkarate, Igor - Informatikaria eta ikertzailea

Weba, sortu zenetik, “zerbitzari” deritzen ordenagailuetan oinarrituta dago: edukia haietan gordetzen da, eta haiek “zerbitzatzen” diete eduki hori erabiltzaileei, nabigatzailearen bidez, eskatzen zaienean. Zerbitzariekiko menpekotasun horrek hainbat desabantaila ditu abiadurari, matxurei, zentsurari edo historialak gordetzeari begira. Hori gainditzeko sortu da IPFS sistema, fitxategien kopiak ordenagailu eta zerbitzari askotan banatuta gordetzea eta denen artean zerbitzatzea ahalbidetzen duen sistema. P2P moduko sistema bat da, baina berritua eta beste ezaugarri interesgarri askorekin. IPFSk sekula izandako aldaketa handiena ekar liezaioke webari, benetako iraultza.

Connected Home over IP, domotikarako komunikazio-estandarra

2020/12/01 Leturia Azkarate, Igor - Informatikaria eta ikertzailea

Duela urte batzuetatik hona, ikusi dugu nola hedatuz joan diren sistema domotikoak etxeetan. Hau da, etxeko gailu eta tresnak automatizatu, urrutitik kontrolatu eta modu adimentsuago eta eraginkorragoan kudeatzea ahalbidetzen duten sistemak. Alabaina, domotika-sistemen garatzaile nagusiek komunikazio-protokolo eta interfaze propio eta bateraezinak dituzte. Oztopo handia da hori domotika zabaltzeko, zalantzarik gabe. Hori guztia aldatuko du eragile nagusiak gailu domotikoak konektatzeko garatzen ari diren estandar berriak: Connected Home over IP.

HTTP/3, webaren komunikazio-protokoloaren bertsio berria

2020/09/01 Leturia Azkarate, Igor - Informatikaria eta ikertzailea

World Wide Weba HTTP protokoloan oinarritzen da, nabigatzaileen orri-eskaerak eta zerbitzarien orri-bidalketak Interneten garraiatzeko. Protokolo hori eboluzionatzen joan da, 1990eko hamarkadaren hasieran sortu zenetik. Orain, bertsio berri bat proposatu dute, HTTP/3, weba azkarragoa eta seguruagoa izatea eragingo duena. Bertsio hori gure artean dago jada, hainbat nabigatzailek, zerbitzarik eta enpresak eskaintzen baitute dagoeneko; eta etorkizun ez oso urrunean hori izango da webeko komunikazioa bermatuko duen bide nagusia.

Aditu.eus, hizketa ezagutzeko euskarazko zerbitzua

2020/06/01 Leturia Azkarate, Igor - Informatikaria eta ikertzailea

Elhuyar Fundazioko hizkuntza- eta hizketa-teknologien I+G taldean, urte asko daramatzagu euskararentzat garrantzitsuak diren baliabideak, teknologiak eta zerbitzuak garatzen eta gizarteratzen: hiztegiak, corpusak, zuzentzaileak, bilatzaileak, iritzi-erauzketa, itzultzaileak, hizketa-sintesia... Horietako batzuetan, problematikaren zailtasuna dela eta, teknologiak emaitza esperimentalak ematen zituen, baina ez aplikazio errealetan erabiltzeko modukoak; edo, bestela, euskararentzat ez genuen beste hizkuntzek zuten teknologiarik. Baina, azken urteotan, sare neuronal sakonen teknologiari esker, aurrerapauso handiak eman ditugu. Hala, azaroan, Itzultzailea.eus kaleratu genuen, sare neuronaletan oinarritutako itzultzaile automatiko eleaniztuna (euskara, gaztelania, frantsesa, katalana, galegoa eta ingelesa dakizkiena), eta, martxoan, sare neuronaletan oinarritutako hizketa-ezagutzako elebiduna: Aditu.eus.

Sareko publizitatearen eromena

2020/03/01 Leturia Azkarate, Igor - Informatikaria eta ikertzailea

Sarean erabiltzaile bakoitzari bere gustuen arabera pertsonalizatutako publizitatea erakuts dakioke, eta denek irabazten dute: iragarleek aukera handiagoak dituzte iragarkia erosketa bihurtzeko, eta beren inbertsioaren errentagarritasuna handitzen da; eta erabiltzaileek ez dute hain intrusibotzat jotzen publizitatea, beren gustuekin bat doalako eta erabilgarritzat jo dezaketelako. Hala da teorian, baina hala al da benetan?

DoH, webean pribatutasuna bermatzeko azken pausoa

2019/12/01 Leturia Azkarate, Igor - Informatikaria eta ikertzailea

Webeko jardueretan erabiltzaileon pribatutasuna eta segurtasuna bermatzeko helburuarekin, hainbat aldaketa egin dituzte azken urteetan sareko agente garrantzitsuenek. Bide horretan ematen ari den azken pausoa da konfidentzialtasuna ezartzea DNS sistemak egiten dituen eskaeretan ere; eskaerak HTTPS protokolo seguruaren bidez egin daitezen bultzatzen da, DoH deitu duten teknologiaren bidez.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila