Aspalditik dator eztabaida gailu mugikorretarako hobeak ote diren aplikazioak edo webguneak. Biek dituztenez abantailak eta desabantailak, ez dago erantzun garbirik, baina esan daiteke orokorrean aplikazioak gailendu direla azken urteetan. Orain, ordea, bada teknologia berri bat bien ezaugarririk hoberenak biltzen dituena eta bien funtzioak bete ditzakeena haietako bakoitzaren desabantailak izan gabe: Progressive Web App edo PWA teknologia.
Azkenaldian, adimen artifiziala bogatan da. Egungo enpresa teknologiko handi guztiak buru-belarri sartuta daude adimen artifizialean; asko inbertitzen eta ikertzen dute horretan, eta produktuak ere ateratzen dituzte: botak, laguntzaile birtualak, bakarrik dabiltzan autoak… Azken urte gutxi batzuetan informatikaren historiako aurreko guztietan baino aurrerapen handiagoak izan dira arlo horretan. Eta aurreikusten da etorkizunean aurrerapen handiagoak eta gero eta azkarrago etorriko direla. Baina bada horrek kezka sortzen dionik ere.
Aurtengo apirilean bete dira 100 urte Claude Shannon matematikaria jaio zela. Publiko zabalarentzat ezezaguna bada ere, gizartearen aurrerapenari ekarpenik handienak egin dizkioten inoizko zientzialaririk garrantzitsuenen artean dago; batzuen ustez, ia Newton, Einstein eta Darwinen parekoa da. Izan ere, guk guztiok egunero hainbat alditan erabiltzen ditugu hari esker garatu diren gailu eta teknologia ugariak: ordenagailuak, smartphoneak eta gailu elektroniko guztiak; Internet, telefonia mugikorra eta komunikatzeko edozein modu digital; CDak, MP3 eta ZIP formatuak, eta informazioa digitalki gordetzeko metodo denak. Ezagut dezagun Claude Shannon, gure mundu digitalaren aita.
2016ko lehen hilabeteotan, Twitter eta Instagram, txio eta argazkiak kronologikoki erakutsi beharrean, gure interesekoenak izan daitezkeenak erakustera pasatu dira. Horretarako, aurreko aldietan antzekoei edo erabiltzaile berei eskaini diegun bertxio-kopurua, arreta-denbora eta bestelako metrikak kontuan hartzen dituen algoritmo bat erabiltzen dute. Aurretik, Googlek eta Facebookek ere eman dituzte antzeko urratsak, eta, etorkizunean ere, gure bizitzako gero eta prozesu gehiago (automobilak, erosketak...) gidatuko dituzte algoritmoek. Erosoa da, eta, gehienetan, eraginkorra, baina dena ez da abantaila ere.
Berriki jakinarazi dute lehenbiziko aldiz gai izan dela makina bat Ekialde Urrunean oso ezaguna den Go izeneko mahai-jokoko jokalari profesional bati irabazteko. Lehenengo aldia da horrelako joko batean gizakiak gainditzea lortzen dena ikasketa automatiko deritzen metodoekin. Baina ez da azkena izango.
Automobilak ez dira berez ibiltzen, izenak dioenaren kontrara. Horrela deitu zitzaien mugitzeko indarrari zegokionez ez zutelako zaldi edo astoren batek tira egiteko beharrik, baina gizaki batek gidatu behar izaten ditu. Dena dela, ate-joka ditugu ibilgailu benetan autonomoak: hainbat ekoizlek erakutsi dute teknologia nahikoa aurreratua dagoela automobilak, laster, beren kabuz ibil daitezen. Baina oso azkar gertatzen diren aldaketa guztietan bezala, beharbada ez zaie nahikoa erreparatu horrek izan ditzakeen ondorio praktiko eta filosofikoei.
Interneten hasieran, argi zegoen mundua ikaragarri aldatuko zitzaigula. Aurreikusten genuen komunikaziorako ematen zituen aukera teknologikoez gain, aldaketa ekonomiko eta soziala ere ekarriko zuela, hoberako: aukera-berdintasuna maila askotan (ekonomikoa, teknologikoa...), askatasun handiagoa... Internetek 30 urte baino gehiago ditu jada; webak, ia 25, eta posta elektronikoak, horiek baino gehiago. Beharbada, iritsi da ordua orain artekoaren balantzea egiteko.
Poliki-poliki, ordenagailuak-eta ari dira gizakiaren hizkuntzak menderatzen eta, oharkabean, gero eta gehiago komunikatzen gara haiekin lengoaia naturala erabiliz eta gero eta gehiago laguntzen digute makinek hizkuntzaarazoekin (itzultzen, zuzentzen…). Baina, euskaraz ere bai? Zorionez, Ber2Tek-en gisako ikerketa-proiektuei esker, euskaraz ere txukun samar egiten dute gailu digitalek.
Gailu digital bati mota askotako sentsoreak, sarerako konexioa eta software aurreratua jarriz gero, smart edo “adimendun” izena emateko joera hartu dugu (horrela hartu behar da, koma artean, adimendun izendapena). Gure eguneroko bizimoduko gauza asko “adimendun” bihurtuz joan dira, edo bihurtzen ari dira: smartphoneak (telefonoak), smartwatchak (erlojuak), smartTVak (telebistak), automobil benetan automobilak… Zein izango den joera horren hurrengo elementua? Sar gaitezen etxe adimendunen munduan.
Edward Snowden AEBko CIA eta NSA agentzietako langile ohiak azaleratu zuenetik gobernuek gure sareko komunikazio eta datuak atzeman eta zelatatzen dituztela, areagotuz joan da sareko pribatutasunarekiko kezka. Eta ez bakarrik erabiltzaileongan: sarearen arduradun eta ingeniariek ere badute kezka hori, eta apurka-apurka web seguruago bateranzko bidea hartu dute.