Haur eta gazteen STEM identitatea eraikitzen laguntzeko STEAM bizipenak sortzeko, beharrezkoa da STEM komunitate profesionalaren eta hartako protagonisten parte-hartzea. Bizilabe sarea ikasgelaz haragoko ekimen bat da, parte-hartze hori bideratzen duena.
CICBiogune ikerketa-zentroaren Prioien Laborategian aurkitu da untxiek ere gara ditzaketela infekzio prionikoak, nahiz eta, beste ugaztun batzuen aldean, oso erresistentzia ezohikoa duten.
Puntako teknologiak gure etxeetan sartu direnez gero, bizitzarekiko ikuspegia bera aldatu zaigu, eta, gaur egun, gizarteak berak zeresan handia du zientzia eta teknologiaren garapenaren emaitza den aldaketa-aroan. Ondorioz, museologia berri bat ere jaio da, parte-hartzea eta distantzia laburrak lehenesten dituen erlazio-eredu bati erantzuteko. Eredu horren adibide izango da laster Zamudion inauguratuko den Teknologiaren Interpretazio Zentroa, BTEK.
1984. urtean argitaratu zuen Elhuyarrek elementuen taula periodikoaren horma-irudia, Elkar argitaletxearekin batera. Haren ondoren, 1999an, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak eta EHUk beste taula bat argitaratu zuten, euskaraz eta gaztelaniaz. Ordutik ez da beste taula periodikorik argitaratu euskaraz, gaur arte.
Andoain, Zornotza, Arrasate, Santurtzi, Elgoibar, Oiartzun, Elorrio, Garralda, Azpeitia, Trapagaran, Eibar, Ordizia, Iru ea, Gasteiz, Zumarraga, Donostia, Loiu, Barakaldo, Otsagabia, Pasai Donibane, Bera, Urnieta, Irun, Gernika, Hondarribia, Tolosa eta Ibarra. Uff! Ez dira gutxi zientzia-olinpiada bateko parte-hartzaileen herriak izateko, ezta?
1967an Torrey Canyon petrolio-ontziak izandako istripuak eragin zuen lehenengo marea beltzaren ondorioz, petrolioaren garraioaren arriskuaz jabetu ziren mundu osoan. Hala ere, zerrenda luze baten hasiera baino ez zen izan hori, eta harrezkero petrolioa ahalik eta modurik seguruenean garraiatzea izan da helburua. Zein da, bada, arazoa?
Ezer gutxi dakigu gure eguneroko bizitzan hainbat eta hainbat gauzatarako erabiltzen diren isotopo erradioaktibo eta erradiazio-iturriei buruz, oro har. Hori bai, guretzat argi dago, besteak beste, Hiroshima, Nagashaki eta Txernobil izenek zuzeneko erlazioa dutela erradioaktibitatearekin, eta, gainera, burura datorkigun irudia ez dugu batere gustuko. Bada, 2001eko abenduan atera zen erradiazio ionizatzaileen kontra babesteko araudi berria, eta dagoeneko hasiak dira adituak araudi berri horren inguruko lehen hausnarketak egiten. Aitzakia hori dela, erradiazio-iturrien motak, zertarako erabiltzen diren eta haietatik nola babestu behar dugun aztertuko dugu. Geoffrey Webb fisikari britainiarrak erradiazioen gaiaren inguruan egin du lan bere bizitza guztian. Erradiazioen dosimetriaren eta babes erradiologikoaren inguruan egin du lan batik bat, izan ere, 20 urtez Britainia Handiko Babes Erradiologikorako Kontseiluan aritua da. 1998an erretiratu eta Nazioarteko Babes Erradiologikorako aholkulari-lanak betetzen iragan ditu azken urteak, eta gaur egun IRPA (International Radiation Protection Association) erakundeko presidentea da. Bilbon egin zen Babes Erradiologikoari buruzko kongresuan hitzaldi bat eman zuen erradiazioen dosimetriaren eta horiek mugatzeko araudiaren inguruan, eta harekin puri-purian dagoen gai horren inguruan hitz egiteko aukera izan genuen.
Erradiazioetatik Babesteko Espainiako Elkartearen (SEPR) IX. Kongresua zela eta, Bilboko Euskalduna Jauregian izan zen Abel González, eta harekin hitz egiteko aukera izan genuen.
Haren ustez, mundua era egokian hornitzeko energia nuklearra da orain arte dagoen aukerarik onena; baina horretarako erantzukizun handia behar da, eta gaur egungo gobernuek ez dute arduratsu jokatu orain arte.
Ingurumenak gero eta gehiago kezkatzen gaituen aro honetan era askotako ‘auto garbiak’ kaleratu nahi izan dira. Auto elektrikoak, eguzki-energia erabiltzen dutenak eta hibridoak dira azken urteotan garatu diren aukerak. Oraingoan, aireak higiarazten dituen autoak ikusi ahalko dira epe laburrean hirietan: aire konprimituzko autoak, hain zuzen ere.