Galarraga Aiestaran, Ana

Galarraga Aiestaran, Ana

Elhuyar Zientzia None
Jesus Ugalde Uribe-Etxebarria Kimika Fisikoko katedraduna

“Ironikoa bada ere, orain gehien erakartzen nauena alderantzizkoa da”

2014/12/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Jesus Ugaldek berehala erantzun du baietz, galderei erantzungo diela. Hala ere, aitortu du beldur dela ez diola zuzen erantzungo lehen galderari; ez omen da bere memoriarekin fio. Erantzutean, ordea, ez du zalantzarik egin: egitura kimikoa ezagututa materiaren ezaugarriak jakin ahal izateak kateatu zuen kimikaren mundura. Geroztik, horretan dabil lanean eta ikertzen, jakin-mina ez baitzaio agortu.

Enara Herran Martinez Farmazia-ikertzailea

“Esperimentu bat ondo ateratzen denean, dena ahazten zaizu”

2014/12/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Enara Herran Madrilgo 12 de Octubre ospitaleko Neurozientzia Laborategian harrapatu dugu lanean. Berez, EHUko Farmazia eta Teknologia Farmazeutikoa Saileko ikertzailea …

Bakterio patogenoak, nagusi saien hesteetan

2014/11/26

Saien hesteetako mikroorganismoak aztertuta, ikertzaileek ikusi dute gainerakoontzat hilgarriak diren bakterioak direla nagusi haien hesteetan. Ikertzaileen esanean, mikroorganismo horiek eta …

Izotz gogorra eta molekula organikoak, Philaeren lehen emaitzen artean

2014/11/19

Philae zundak 64 ordu egin zituen Churyumov-Gerasimenko kometaren azalean, bateria agortu aurretik. Zorionez, ez zen egonean egon, eta aukera izan zuen lana egiteko eta datuak bidaltzeko, lozorroan sartu aurretik. Orain, ikertzaileak datu horiek aztertzen ari dira, eta dagoeneko lortu dituzte emaitza batzuk.

Zailtasunen gainetik, Rosetta misioa aurrera doa

2014/11/14

ESAk baieztatu duenez, Philaek bi bote eman zituen 67P/Churyumov-Gerasimenko kometaren azalean, dagoen lekuan geratu baino lehen. Azalera ainguratzeko sistemak kale egin duen arren, egonkor dago, baina oraindik ez dute zehazterik izan non dagoen. Hala eta guztiz ere, aurreikusita zituzten azterketa zientifikoekin hasia da, eta dagoeneko bidali ditu lehen datuak. Bitartean, Rosetta espazio-ontziak bere bidaiarekin jarraitzen du.

Philaeren kometaratzea, emozioz betetako operazioa

2014/11/12

Egun handia izan da ESArentzat, eta baita zientzialari eta zientziazaleentzat ere. Goizeko 9:35tan hasi dira une zirraragarrienak, orduan baieztatu baita …

Zakilen jatorria: desberdina narrastietan eta ugaztunetan, baina antzekoa

2014/11/06

Zakilaren jatorri ebolutiboa azaldu dute Harvardeko Unibertsitateko genetikariek. Nature aldizkarian argitaratu dute ikerketa, eta, haren arabera, kanpo-genitalen garapena ez …

Paleolitoko altxor bat topatu dute Gipuzkoako kobazulo batean

2014/11/05

Ezkuztako aztarnategian (Azpeitia, Gipuzkoa), Paleolitoko bi hagaxka eta beste tresna ugari topatu ditu ikertzaile-talde batek, tartean, Euskal Herriko Unibertsitateko Alvaro Arrizabalagak, Ikerbasqueko Maria Jose Iriartek eta Antxeta Kultura Elkarteko Javier Lazkanok.

Ander M. de Albeniz Rosetta misioko ingeniaria

“Rosetta oso berezia da: espazioan leiho bat izatea bezala da”

2014/11/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Rosetta misioaren une garrantzitsuenetako baten bezperetan egin du hitzordua Elhuyar aldizkariak misioan parte hartzen duen ingeniari batekin, Ander Martinez de Albenizekin. Aitortu duenez, ez dago elkarrizketak ematen ohituta, eta urduri nabari zaio hasieran; bereziki, argazkilariaren aurrean. Hizketan hasi orduko, ordea, lasaitu, eta eroso aritu da bere lanari buruz. Hala, xehe-xehe kontatu ditu Rosetta misioan dituen eginkizunak eta ardurak. Izan ere, beste misio batzuetan egiten dituen lanak ere aipatu baditu ere, ez du ezkutatu une hauetan Rosetta dela zirrara handiena eragiten diona.

Arrate Plazaola Onkologoa

“Lehen minbizia heriotza zen; orain, berriz, minbizi-mota batzuk kroniko bihurtzea lortu dugu”

2014/11/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Arrate Plazaolak, beste batzuek bezala, esan du galderak zailak iruditzen zaizkiola, bai lekuko izateko gonbidapena jasotzean (telefonoz), bai galderak erantzuten hasi aurretik (Onkologikoko bere bulegoan). Hala ere, beste inork baino lehenago onartu du gonbidapena, eta berehala erantzun die galderei. Eta erantzun argiak eta laburrak eman ditu, zalantzarik egin gabe.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila