Muxar txiki baten aztarnak aurkitu ditu EHUko ikertzaile-talde batek Lezetxiki kobazuloan (Arrasate). Hiru hortz ñimiño dira, eta, ikertzaileen esanean, aurkikuntza …
Itziar Angulo Pita Seinalearen Tratamendua eta Irrati-komunikazioak taldeko ikertzailea da, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan. Hala ere, aitortu digu inoiz …
Duela 15.500 urte inguru, emakume bat ehortzi zuten El Mirón izeneko kobazuloan (Kantabria). Garai hartan, hildakoak lurperatzea ez zen batere ohikoa; horregatik, ehorzketak interes handia piztu du ikertzaileen artean. Orain, hilobiko landare-arrastoak ikertu dituzten ikertzaileek beste berezitasun bat ere baduela jakinarazi dute: hildakoaren inguruan loreak utzi zituzten.
Lehen aldiz, enbrioiak genetikoki eraldatzeko teknika bat probatu dute giza enbrioietan. Sun Yat-sen Unibertsitatean egin dute esperimentua (Txina), Junjiu Huang ikertzailearen gidaritzapean, eta Protein & Cell aldizkarian argitaratu dute.
Ana Bernal Chicok hasieratik nahi izan zuen ikasi Biokimika. Dioenez, laborategiko lana gustatzen zitzaiolako, “nahiz eta benetan ez nekien nolakoa …
Orain arte, zientzialari gutxik erreparatu diote etxe barruko biomasaren bilakaera ebolutiboari. Alabaina, lurzoruaren % 5 inguru hartzen du eraikinen barruko azalerak (koniferoen baso subtropikalen pare), eta ikertzaileak hasiak dira azalera horretan dauden bizidunen eboluzioari erreparatzen.
Denbora gutxian, 3D inprimagailuek arrakasta handia lortu dute. Abantaila ukaezinak dituzten arren, ordea, mugak ere badituzte, bereziki, denbora. Izan ere, …
Azken urteotan, asko zabaldu da elikagai jakin batzuek mendekotasuna eragin dezaketelako ideia. Azukreak, gatza eta gantzak dira susmagarri nagusiak, eta txokolatearekiko mendekotasuna duenari izena ematera ere iritsi dira batzuk: chocoholic. Ikertzaileen esanean, baina, ez dago frogarik baieztatzeko elikagaiek mendekotasuna eragiteko arriskua dutela; bai, ordea, jateak berak.
Eztarria urratua izanagatik, oso garbi eman ditu erantzunak Gomez Genuak. Zientziarekiko eta ikerketen helburuekiko kritiko ageri da, eta, aurrera begira jarrita ere, nahiago du atzera begiratu, eta gogoeta egin. Are gehiago, hori izango litzateke hari gustatuko litzaiokeen iraultzaren lehen pausoa: atzera begiratzea eta jabetzea nolako gizartea ari garen eraikitzen.
Garuneko gune batzuk kitzikatuta, oroimenari iruzur egin daitekeela erakusten duten zenbait esperimentu argitaratu da azkenaldian. Besteak beste, saguak oroitzera behartu …