Galarraga Aiestaran, Ana

Galarraga Aiestaran, Ana

Elhuyar Zientzia None
Maria Jesus Esteban Galarza Matematikaria

“Teoria matematiko berriak aurkitu behar dira erronka berriei aurre egin ahal izateko”

2015/12/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Paristik erantzun die galderei Maria Jesus Estebanek. Izan ere, tarteka jaioterrira etortzen bada ere, han egiten du lan, Matematika Aplikatuen CEREMADE ikerketa-zentroan. Ikertzaile ez ezik, arloko zenbait erakunde eta batzorderen ordezkari ere izan da, eta da. Matematikaria izan arren, zenbakiak aldatu eta egunak 24 ordu baino gehiagokoak izatea beharko lukeen horietakoa da, beraz.

Jesus Arregi Bengoa Astrofisikaria

“Oso garbi dut zer gustatuko litzaidakeen, bizia aurkitzea”

2015/12/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Jesus Arregik berehala erantzun dio Elhuyarren eskaerari. Hain zuzen ere, Elhuyarren ohiko kolaboratzailea da. Hala, sarritan parte hartu du aldizkarian, Norteko Ferrokarrilla irratsaioan, Teknopolis telebista-saioan zein Elhuyarren Zientzia eta Teknologia Hiztegi Entziklopedikoan, besteak beste. Oraingoan ere, ez du hutsik egin, eta erantzun mamitsuak eskaini ditu.

Hizkuntzak ingurunearen ezaugarrietara moldatzen direla iradoki dute

2015/11/17

Seiehun hizkuntza baino gehiago eta haien jatorrizko ingurunearen ezaugarriak aztertuta, ondorioztatu dute hizkuntzen soinua ingurunearen araberakoa dela, neurri batean. Hain zuzen, eremu tropikaleko hizkuntzek bokal asko izateko joera dute, eta, aldiz, leku ireki eta hotzetakoek, kontsonante asko.

Ostaizka Aizpurua Arrieta Zoologoa

"Horrelako erakunde batek gai izan beharko luke irtenbide egokia eskaintzeko"

2015/11/06 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Emakumezko ikertzaileek beren ibilbide profesionala garatzeko topatzen dituzten zailtasun eta oztopoen adibidetzat jo daiteke Ostaizka Aizpurua Arrietari gertatutakoa. Hala ere, …

Arlanpeko Dama, Paleolitoko artearen adibide bakana, argitara

2015/10/19

Arlanpeko kobazuloan (Lemoa, Bizkaia) emakume-itxurako grabatuak dituen harri handi bat aurkitu dutela jakinarazi dute. Grabatuak duela 17.500 urte ingurukoak dira, eta haietako bat osorik dago. Aurkikuntza aparta da, orain arte ez baitute horrelakorik topatu penintsulan. Hala, era horretako artearen banaketa geografikoa eta kronologia osatzeko gakotzat jo dute. Joseba Rios Garaizarrek zuzendu du ikerketa-taldea, eta Oxford Journal of Archaeology aldizkarian eman dute aurkikuntzaren berri.

Duela 80.000 urteko Homo sapiens baten arrastoak topatu dituzte Txinan

2015/10/15

47 hortzek eman dute arrastoa. Txinako hegoekialdeko Fuyan izeneko kobazulo batean aurkitu zituzten, Daoxianen. 120.000-80.000 urte dituzte, eta, anatomikoki, gizaki modernoarenak direla baieztatu dute, Goi Pleistozenoko gizakienak baino txikiagoak, eta gaur egungoenen oso antzekoak. Hortik ondorioztatu dute Homo sapiens gizakia orain arte uste zutena baino lehenago atera zela Afrikatik, eta Asia aldera hedatu zela lehenik.

Txernobyl inguruan animalia basatiak ugaritzen ari direla frogatu dute

2015/10/13

Txernobylgo zentral nuklearraren hondamendia gertatu zenetik ia 30 urte bete direnean, erradioaktibitateak kutsatutako eremuan ugaztun handiak ugaritzen ari direla frogatu …

Afrika, migrazioen sorburu ez ezik, hartzaile ere izan dela frogatu dute

2015/10/08

Duela 3.000 urte eurasiatik Afrika ekialdera migrazio handi bat izan zela ondorioztatu dute, 4.500 urteko Etiopiako fosil baten genoma aztertuta, eta Europako, Ekialde Hurbileko eta Afrikako gaur egungo populazioen genomekin alderatuta. Nazioarteko talde batek egin du ikerketa, eta emaitzak Science aldizkarian argitaratu dituzte.

Medikuntzako Nobel Saria, zizare bizkarroiek eragindako gaitzen eta malariaren aurkako terapiak asmatu dituztenentzat

2015/10/05

Karolinska Institutuak jakinarazi duenez, aurten hiru ikertzaileren artean banatuko dute Fisiologia edo Medikuntzako Nobel saria; erdia William C. Campbell eta Satoshi Ōmura jasoko dute, bizkarroiek eragindako gaitzen aurka asmatutako botikarengatik, eta beste erdia Youyou Tuk, malariaren aurkako terapia asmatzeagatik.

Naiara Perurena Aizkorbe Farmazia-ikertzailea

"Ez baduzu dirurik, ezin duzu aurrera egin ikerketan"

2015/10/02 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Naiara Perurena Aizkorbek oso gaztetatik nahi izan zuen izan ikertzaile, eta zertan ikertu ere garbi zuen: minbizian. Nonbait, batxilergoan zegoela, …

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila