Gibel-minbizi batzuetan immunoterapia zergatik ez den eraginkorra argitu dute lehen aldiz, eta tratamendu eraginkorrak probatzeko sagu eredu bat sortu dute. …
Elhuyar aldizkarian argitaratutako zenbait artikulu hautatu berrargitaratu dira Booktegi plataforman, Sapiens ispiluaren aurrean izenburupean (doan deskargatu daiteke). Artikuluok josten dituen haria: giza espeziea nondik datorren, zer den eta nora doan azaltzea. Lehen galderarekin lotutakoetan, Joseba Rios Garaizar arkeologoa maiz agertzen da. Hain zuzen ere, CENIEH Giza Eboluzioari buruzko Ikerketa Zentroko ikertzaile da Rios, eta neandertaletan aditu. Hala, bildumaren aurkezpenera, Rios gonbidatu zuen Ana Galarraga Aiestaran egileak. Solasaldi mamitsua izan zuten, eta Riosek garbi erakutsi zuen arkeologia tresna aproposa dela Historiaurreari buruzko aurreiritziak ezeztatzeko eta gure espeziea hobeto ezagutzeko. Hemen bildu ditugu solasaldi hartan Riosek aletutako ideia batzuk.
EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatearen 50. urteurrena ospatzen harrapatu dugu Arturo Muga Villate, Garapen Zientifikoaren eta Transferentziaren arloko errektoreordea (Bilbo, 1961). “Harro” dagoela aitortu du, eta horretarako arrazoiak ere eman ditu: fakultateko graduek unibertsitate osoko gutxieneko nota altuenak dituzte; 50 urtean 18.000 ikasle lizentziatu eta 2.000 doktoratu dira; eta egiten den ikerketa bikaina da, nazioartean ere hala onartzen dute. Hala ere, galderei erantzuteko, fakultateari baino gehiago begiratu dio bere barruari.
SpaceX espazio-konpainiak Lurraren inguruan osatu nahi duen satelite-konstelazioaren lehen 60ak zeruan dira dagoeneko. 12.000 satelite jartzea da helburua, baina baliteke …
Dallol sumendia Etiopiaren ipar-ekialdean dago, Afar triangeluan, Danakil basamortuaren erdian. Hango ur termalek munduko kondizio muturrenetakoak dituzte: izugarri azidoak dira …
Oxitozinan oinarritutako ikerketa bati esker, hipotalamoak oroimenaren mekanismoetan funtsezko zeresana duela frogatu du Mazahir T. Hasan ikertzaileak (Ikerbasque, Achucarro zentroa) …
Nola iristen da euskal filologiako ikasle bat garuneko patologia jakin batzuk ikertzera? Hainbat bide egon daitezke; Marie Pourquié Bidegainek berea …
Lehendik ere badira zenbait komunikazio-sistema, paralisiren baten ondorioz hitz egiteko gaitasuna galdu duten pertsonei laguntzeko. Ezagunenak (Stephen Hawkingek erabiltzen zuena, …
Harrigarria dirudien arren, zulo beltzaren irudia lortzeko proiektuan nabarmendu den izen nagusia ez …
Nola atera argazki bat, definizioz hautemanezina denari? Hau da zulo beltzaren definizioa, Elhuyar ZTH Hiztegi Berrian: bertatik ez materiari ez argiari irteten ez uzteko adinako eremu grabitatorioa sortzen duen gorputza. Horren arabera, ezin zaio argazkirik atera. Alabaina, zulo beltz baten irudia erakutsi du, lehen aldiz, EHT (event horizon edo gertaeren muga) teleskopioko lantaldeak; M87 galaxiaren zulo beltza, hain zuzen.