Hipotalamoan ere sortzen eta gordetzen dira oroimenen aztarnak

Galarraga Aiestaran, Ana

Elhuyar Zientzia

hipotalamoan-ere-sortzen-eta-gordetzen-dira-oroime
Arg. Thomas Splettstoesser

Oxitozinan oinarritutako ikerketa bati esker, hipotalamoak oroimenaren mekanismoetan funtsezko zeresana duela frogatu du Mazahir T. Hasan ikertzaileak (Ikerbasque, Achucarro zentroa)  gidatutako taldeak. Neuron aldizkari ospetsuan argitaratu dute lana.

Orain arteko hipotesi onartuenaren arabera, ebolutiboki hipotalamoa baino berriagoak diren garun-egituretan kokatzen zen oroimenaren sorrera eta biltegiratzea, zehazki, kortexean eta hipokanpoan. Horrenbestez, ikerketa iraultzailetzat jo dute, eta adierazi dute oroimenaren mekanismoak ulertzeko bide berriak irekitzen dituela.

Optogenetika baliatu dute beldurrarekin lotutako oroimena ikertzeko arratoietan. Horretarako, oxitozina ekoizten duten neuronetan jarri dute arreta, hormona horrek zerikusi zuzena baitu beldurrarekin zein beste emozio batzuekin. Optogenetikaren bidez neuronak aktibatuta eta desaktibatuta, lortu dute frogatzea hipotalamoan ere gordetzen direla oroimenaren aztarnak.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila