Waliño, Josu

Waliño, Josu

Elhuyar Fundazioa

Office 2000 eta Windows 98 liburutan

1999/09/01
Ez da nahikoa aplikazioak euskaraz izatea. Hauek erabiltzen ikasteko gidaliburuak ere behar direla jakinda, bi liburu idatzi ditu Elhuyar-eko Informatika-taldeak.

Microsoft Office2000 euskaraz

1999/09/01 Waliño, Josu -

Munduan gehien erabiltzen diren aplikazio ofimatikoak iritsi dira gure herrira. Microsoft-en Office 2000ren euskaratzea amaitu berri dugu Elhuyar-en eta hil honetan bertan egongo da euskal erabiltzaileen esku. Oraingoan, Microsoft Word, Excel eta Outlook-en bertsiorik berrienak izango dituzue euskaraz; baita PowerPoint ere, baina azken hau gaztelaniaz.

Telebista eta irratia ordezkatu

1999/08/01 Waliño, Josu -

Duela gutxi, nire lagun Moflo-ren etxera joan nintzen berriro, nire ikastaro praktikoaren bigarren zatia martxan jartzeko asmoz. Gogoratuko zaretenez, etxeko ordenadorearen bidez telefonoa eta faxa erabiltzeko aukera landu nuen berarekin aurrekoan bere etxean duen bulegoa trastez hustearren. Oraingoan helburu hobea nuen buruan: irratia, telebista eta musika-katea zaborretara botatzea, tresna hauek guztiek egiten duten lana ordenadoreak egin dezakeelako, eta hauek baino hobeto gainera. Nire lagunari hori esan nionean, faxak jaso eta bidaltzen hasten zen bakoitzean ordenadorea flipatu egiten zitzaiola eta telefonoz hitz egiteko beheko tabernara jaitsi behar izaten zela erantzun zidan. Esker txarrekoa, halakoa!

Telefoniako zerbitzuak erabili

1999/06/01 Waliño, Josu -

Lagun baten etxean nengoela jaio zen artikulu hau. Duela gutxi deitu zidan bere arazo bat azaltzeko: etxean egiten du lan, baina lantokia trastez betetzen ari omen zitzaion lanerako behar zituen tresna guztiak zirela eta. Batetik ordenadorea, lanerako ezinbestekoa duen tresna, bere inprimagailu, modem eta guzti. Bestetik fax-a, prentsarako lan egiten duenez etengabe fax-ak jaso eta bidaltzen baititu. Telefonoa aipatzea ere ezinbestekoa, eta gero eroso lan egiteko beste hainbat tresna: telebista, musika-ekipoa, etab. Bere lantokia gela txikia izanik, arazoa ez zen horren txikia nahikoa itota lan egin behar zuelako. Sinpleagotzeko era bat proposatu nion: guztia bota eta, ordenadorea bakarrik gorde. Hori da, hori, aurpegia jarri zidana!

Windows 98 eta Pentium III elkarren ezezagun

1999/05/01 Waliño, Josu -

Merkatu informatikoan dauden bi enpresa handienez ari gara, eta dirudienez ez dute elkar ezagutzen. Azken informazioen arabera, Microsoft-ek kaleratu berri duen Windows 98ak ez ditu Intel-en Pentium III prozesadoreak ezagutzen. Bitartean, AMD enpresa arruntagoaren, Intel-enak baino merke eta azkarragoak diren, txipak jarriko dituzte kalean laster batean.

Garbigailua naiz, eta hondatuta nago!

1999/03/01 Waliño, Josu -

‘Bai, zerbitzu teknikoa? XJ-1753 serie-zenbakidun garbigailua naiz eta hondatuta nago. Etorriko al zarete mesedez?’ Zure etxeko garbigailuak horrelakorik egiten badu, ez beldurtu. Ez dago bizirik. Aurten ikusiko ditugun aurrerakuntzetako bat besterik ez da. Internetetik kargatutako errezetak prestatzen dituzten labeak, edo korrika egindako kilometro-kopurua esaten diguten oinetakoak ere izango dira horietan.

Atariak bideak zabalduz

1999/02/01 Waliño, Josu -

Internet ezagutzen duenarentzat ‘atari’ deitutako web guneak eguneroko ogia dira. Yahoo, Excite, Telépolis edo hurbilagoko Kaixo eta antzeko guneak dira atari gisa ezagutzen direnak; Interneteko sarbide gisa erabiltzen ditugun horiek, alegia. Hauetako asko ordea, erabat berritzeko bidean dira eta atarien belaunaldi berria jaiotzen ari da.

Ordenadoreen gaitza: birusa

1998/12/01 Waliño, Josu -

Gizakion kasuan udazkena gaitza eta txerto garaia izaten bada ere ordenadoreen kasua bestelakoa da. Hauekin urte guztian komeni zaigu adi-adi egotea birusen menpe erori ez daitezen. Hauentzako ere txertoa eta antzerakoak badauden arren, birus berriak etengabe sortzen dira. Baina onena birusa zer den, nola zabaltzen den eta batez ere nola konpondu daitekeen aurrez jakitea da kasu bakoitzean.

USB Konektatu zure Ordenadorea Etorkizunari

1998/10/01 Waliño, Josu -

USB estandarraren izateko arrazoi nagusia ordenadorea eta bere periferiko guztien arteko komunikazioa erraztu eta azkartzea da. Hala ere, bere onurak goraipatzerakoan, hiru puntu nabarmendu ohi dira beti: datu-transmisiorak abiadura nabarmenki azkartzea, konexiorako erraztasun berriak ematea, eta benetako Plug and Play-a eskaintzea. Estandarra berehala ezarriko zaigu, prest egon beharko dugu beraz.

PC - Mac elkar Mac - PC ulertuz

1998/09/01 Waliño, Josu -

PC eta Mac-en arteko merkatu-guda honetan galtzaile nagusia nor den garbi dago: erabiltzaile arrunta. Askotan gertatzen zaigu plataforma batean garatutako lan bat bestean amaitu nahi eta ezin ibiltzea konpatibilitate arazoak direla medio. Baliabideak konpartitu, informazioa trukatu edo aplikazio bat erabili besterik egin nahi ez dugunean ere mila buruhauste sortzen zaizkigu. PC eta Mac edo Mac eta PCren arteko ulertze-arazoei aurre egiteko irtenbide batzuk proposatzen dizkizugu ondoren.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila