Joan den otsailaren 1ean aurkeztu zen Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean Euskal-Linux ORG elkartea. Aspalditik entzunda genuen Linux euskaratzen ari zen taldea bazela. Aurkezpena dela eta, erakunde honen lana ezagutu ahal izan genuen; Linux euskaratze hutsa baino gehiago den lana, hain zuzen ere.
Milurteko berri hau Internet eta informatikaren aroa izango dela esan ohi da. Gure eguneroko bizitzan ordenagailuek eta telekomunikazio-sareek izango duten garrantzia neurtzea zaila da, baina azken aldian merkatura agertzen ari diren produktu berri guztiak etorkizun horri begira daudela dirudi. Informatika gure bizitza errazteko dela diote, eta lan hori egingo duten periferikoak sortzen dira egunero. Hona hemen 2000. urte honen hasieran ikusiko ditugunetariko batzuk.
Sukaldean bazkaria prestatzen ari garen bitartean beste gela batean lo dagoen haurra zaintzen egotea, edo lanetik irtetera goazenean etxea bero izan dezagun berogailua piztea eta antzeko ideiak jada ez dira etorkizuneko ametsak. Cisco konpainiak Internet Home delakoa aurkeztu berri du Europan, aukera horiek eta gehiagorekin.