Roa Zubia, Guillermo

Roa Zubia, Guillermo

Elhuyar Zientzia

Historiaurreko irakurgaiak, Alvaro Arrizabalagak gomendatuak

2009/06/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia
Alvaro Arrizabalaga arkeologoa da. Aranzadi Elkarteko kide da, eta historiaurrea irakasten du Euskal Herriko Unibertsitatean. Zientziako liburu batzuk gomendatzeko eskatu …

21. aminoazidoa

2009/05/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia
Bizirik zaude. Horrek esan nahi du milioika erreakzio kimiko ari direla gertatzen zure zeluletan, eta horixe da harrigarriena: berez, erreakzio …

3 pertsonaia teorema baten inguruan

2009/05/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia
Liburu bat da, baina bat baino gehiago izan zitezkeen. Hiru gutxienez; lehenengoa matematikako dibulgazio-liburu trinko bat, besteak beste Kurt Gödel …

Une purpura bat kimikaren historian

2009/04/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Modu asko dago William Henry Perkinen historia irakurtzeko. Aurkikuntza baten historia da; ezustean, purpura-koloreko tindagai bat aurkitu zuen. Enpresa-ikuspuntutik, errealitate bihurtutako ametsa izan zen; historiaren ikuspuntutik, luxuaren adierazgarri baten demokratizazioa; kimikaren ikuspuntutik, molekula sintetikoak egiteak duen potentzialaren eredua. Azken batean, istorio harrigarri bat izan zen.

Irabazleak aurrez aurre

2009/04/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia
Egilea: Xabier Artaetxebarria Artieda Labur esanda, gaia da animalien zahartzea. Nire ustez, ez dugu gai horri buruz asko pentsatzen; badakigu …

USB 3.0, abiaduraren iraultza

2009/03/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Ate automatikoak eraikinetarako sarbide ona dira oinezkoentzat. Korrika iristen direnentzat izan ezik; ateek pertsonak detektatzen dituztenetik irekitzen diren arte denbora gehiegi ematen dute korrika sartu ahal izateko. Azkenean, atearen beraren abiadurak moteltzen du pertsonaren sarrera. Ordenagailuetan berdin; datuak transmititzeko abiadura 'atearen' araberakoa izaten da. Gaur egungo ordenagailuetan, ohiko atea USB 2.0 konektagailua da. Laster, USB 3.0 izango da, gaur egungoa baino hamar aldiz azkarragoa.

Zero metro itsasoaren mailatik gora

2009/03/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Iruñea 400 metrora dago itsasoaren mailatik gora. Erroma, 30 metrora. Eta Helsinki itsasoaren mailan, kostaldean baitago. Baina itsasoa? Zer altueratan dago itsasoa itsasoaren mailatik gora?

Donostiako Aquariuma, barrutik ikusita

2009/02/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

XX. mendearen hasieran sortu ziren erakundeak mendeurrena betetzen hasi dira. Horietako bat da Gipuzkoako Ozeanografia Elkartea, mendeurrena 2008ko urriaren 19an ospatu duena. Elkarte horren eskutik sortu zen Donostiako Aquariuma. Hasieran, elkartearen egoitza izan zen; arrantzaleekin batera lan egiteko, eta itsasoarekin lotutako hainbat gauza gordetzeko toki bat besterik ez zen. Denborarekin, ordea, akuario ikusgarri bat hazi da han, eta oraindik ere hazten ari da.

Penizilina, imitazio ona

2009/02/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Penicillium generoko onddoek arma bat dute bakterioen kontrako gerran erabiltzeko: penizilina. Horrek erakutsi zion gizakiari botikak izango diren produktuak eskura daitezkeela mikroorganismoetatik. Aurkitu eta segituan hasi zen gizakia penizilina erabiltzen. Baina gerra batean sartuz gero, lan egin beharra dago gerra horretako desabantailei ere aurre egiteko. Kimikariak gerra kimiko horretan sartuta dabiltza oraindik.

Astrozitoak buruan

2009/01/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Garunean ez daude neuronak bakarrik. Hain zuzen ere, zientzialariek ulertu dute neuronak ikertze hutsak ez duela argituko nola funtzionatzen duen garunak. Beste osagai asko daude, beste zelula asko, eta, zelula horien artean, odol-hodi asko. Zelula horietan ugarienak astrozitoak dira. Zenbat eta hobeto aztertu astrozitoak, orduan eta argiago ikusten da ezinbestekoak direla garunaren funtzionamenduan. Garunean ez daude neuronak bakarrik, eta eskerrak.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila