Elhuyar Hiztegia. Batasunaren kutxa elebidun berria. Gaztelaniaren eta euskararen artean beste edozeinek baino autopista zabalagoa ireki duena. Azala koloretsua duena, mamiz gizena. Elhuyar Hiztegia. Jendaurrean dagoeneko aurkeztu da eta orain, irakurle, zure aurrera dakarkigu, zuk erabil, ikus, azter eta epai dezazun. Elhuyarren euskara-gaztelania/gaztelania-euskara hiztegi baten premiaz aspaldi ohartuak ginen. Euskara batuaren sorreraz gero sorturiko hiztegien artean Hiztegia 2000 izan da, dudarik gabe, erabili eta ezagunena.
Kamera batez argazkiak segidan egin eta delako segida proiektore baten bidez pantaila batean argiztatuz irudi higikorrak erreproduzitzeko teknika da zinematografia. Hori baino gehiago dela esango diguzue eta horrela da: teknika hori erabiliz, filmeak egitearen artea da zinematografia, ametsak sortzearen artea.
Lehen artikulu hura argitaratu genuenetik, irakurle, ia bi urte iragan dira. Zehatzago, 21 ale. Argazkilaritzari buruzko oinarrizko ikastaro baten materiala jorratu dugu alez ale, irudiz irudi. Zaletasuna hedatzen eta zuen argazkiak hobetzen lagundu nahi izan dizue bilduma honek. Hala bis aurrerantzean ere.
Errebelatu eta positibatzeko koloretako prozesuek zuri-beltzekoekin amankomunean asko dute. Alabaina, askoz ere kontu handiagoz ibili behar da denbora eta tenperaturen gora-beherekin, zehaztasun handiz lan egin behar baita emaitza konstanteak lortu ahal izateko.
Kameraren gainean, normalki, eta flash-loturari zuzenean edota kable bidez “X” terminalari konektatuta jarri ohi dugun argi indartsuko, tximistaren pareko, distira botatzen duen kaxatxoa da flash elektroniko eramangarria.