Etxaide, Maider

Etxaide, Maider

Estaldura elektrolitikoak (eta IV): hondakin-uren tratamendua

1999/08/01 Etxaide, Maider -

Azken kapitulu honetan estaldura elektrolitikoen lineak dauzkaten industrietako hondakin-uren tratamenduaren ezaugarri eta aukerak aztertuko dira. Amaieran, hondakin-uren tratamendua ezartzerakoan gogoan eduki beharreko zenbait gomendio ere eskainiko da.

Estaldura metalikoak (III): konponbideak

1999/06/01 Etxaide, Maider -

Prozesu galvanikoetan estalduraren kalitatea hobetzeko, ekoizpen-kostuak murrizteko eta ingurugiro-legeria betetzeko bi arlotan gutxienez egin behar dira hobekuntzak: garbiketa-tekniketan eta hondakin-uren tratamenduan.

Estaldura metalikoak (II): hondakin eta emisioak

1999/05/01 Etxaide, Maider -

Estaldura elektrolitikoek hainbat hondakin eta emisio ekoizten dituzte beren prozesuetan. Kapitulu honetan, haien jatorria, nolakotasuna eta tratamendu
aproposenak azalduko dira.

Estaldura metalikoak (I): prozesuak

1999/04/01 Etxaide, Maider -

Lau artikuluz osatutako segida baten lehen atal honetan bertako industrian erabiltzen diren estaldura elektrolitiko eta kimikoen prozesu-deskribapena egiten da. Hurrengo hiru kapituluetan estaldura-prozesuen ingurugiro-arazoak, egun aplikatzen ari diren irtenbideak eta berotan burutzen den galvanotekniaren inguruko arazoak, hurrenez hurren, azalduko dira.

Goierri eta Urola Garaiko enpresak ohitura txukunak hartzen ari

1999/03/01 Etxaide, Maider -

Produkzio Garbia Egitarauaren aplikazioak diru-aurreztea, lan-osasuna hobetzea eta bestelako onurak ekarri dizkie Goierri eta Urola Garaiko
zenbait enpresari.

SAT/OIL EGITARAUA: Langilearen ingurugiro-arreta areagotzeko tresna

1999/02/01 Etxaide, Maider -

Abenduaren 10-11n Madrilen Osasuna, Ingurugiroa eta Lana (SAT/OIL) Egitarauaren inguruko topaketak ospatu ziren. Bertan, orain arte jorratutako bidea aztertu ondoren, hemendik aurrerako pausoek nondik norakoak izan behar duten erabaki zen.

Bilgarrien birziklatzea kudeatzeko sistema berehala martxan

1999/01/01 Etxaide, Maider -
Salgaiak edukitzeko, babesteko, erabiltzeko, banatzeko edo aurkezteko den edozein gaiz egindako produktua da bilgarria, lege-definizioz. Papera, kartoia, era guztietako plastikoak, …

Klimaren inguruko Gailurren gezur eta egiak

1998/12/01 Etxaide, Maider -

Azaroaren 2tik 13ra bitartean Klima Aldaketari buruzko Konbenioaren Aldeen biltzarra ospatu zen Buenos Airesen. Joan den urtean Kioton erabakitakoaren arabera, eta bertan onartutako protokoloa sinatu, berronetsi eta indarrean jarri bitartean, urtero ospatuko da munta txikiagoko konferentzia bana. Kiotoko Protokoloko Aldeen hurrengo bilkura erraldoia 1999aren bukaeran (seguruenik 2000. urtean) ospatuko da. Emisioak gehiago murrizteko konpromisoak ordurako utziko dira eta bitartean, Buenos Airesen kasu, emisioen komertzioa erregulatzeko mekanismoak, besteak beste, eztabaidatuko dira.

SAT/OIL egitaraua

1998/11/01 Etxaide, Maider -

Itziarreko Industri Poligonoko hiru enpresatan disolbatzaileekin lan egiten duten langileek, produktuaz duten ezagupena oinarri hartuz, enpresako ingurugiro-egoera zein den ikertzeko pausoak eman dira SAT/OIL (Osasuna, Ingurugiroa eta Lana) izeneko egitaraua dela medio. Esperientzia pilotu hau Europako Batzordeak babesten duen egitarau zabalago baten atal bat da.

PVCa: luzaroan itzaliko ez den polemika

1998/10/01 Etxaide, Maider -

PVCa erabilera anitzeko material plastikoa da. Dituen aplikazioak desberdinak eta ugari direnez, gizarte aurreratuen ohiko bizitzan gero eta gehiago erabiltzen da. Halaber, plastiko honen osagaiek sor ditzaketen arazoak direla eta, aurkako erreakzio asko ari da sortzen.

Jarrai iezaguzu

Zu idazle

Zientzia aldizkaria

azken alea
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.