Zerealen ekoizpen ekologikoa errentagarriagoa da

Zerealen ekoizpen ekologikoa ohiko lantze-metodoa baino errentagarriagoa da. Horixe ondorioztatu du Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gabriel Pardo Sanclementek bere tesian.

Zerealen ekoizpen ekologikoa landareak txandakatzean eta belar txarren kontrol mekanikoan oinarritzen da. Horrela, epe luzera, lurraren emankortasuna mantendu eta soroko belar txarrak gehiegi ez haztea lortzen da.

Ohiko lantze-metodoan, berriz, ongarri kimikoak eta herbizidak erabiltzen dira uzta oparoagoak lortu eta belar txarrak hiltzeko. Baina, badirudi metodo horiek ez dutela uztan eragin nabarmenik, eta, ondorioz, alperreko gastuak sortzen ditu. Ikertzailearen ustean, beraz, errentagarriagoa da zerealen ekoizpen ekologikoa erabiltzea, uzta berdintsuak lortzen baitira baina merkeago.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila