ESAC erakundeak 1997-2001 urteetan Europako 27 herrialdetan kontsumitutako antibiotiko-kopurua neurtu du. Datuen arabera, Europa iparraldeko herrialdeetan medikuek antibiotiko gutxiago agintzen dute hegoaldekoetan baino, eta, gainera, espezifikoagoak izaten dira. Antibiotiko gehien Frantzian ematen da eta gutxien, berriz, Herbehereetan.
ESAC erakundea orain bi urte sortu zen Europako Batasunaren eskutik, antibiotikoen kontsumoari jarraipena egiteko. Izan ere, bakterio askok antibiotikoekiko garatu duten erresistentzia oso kezkagarria da. Horregatik, kontsumoaren segimendua egitea ezinbestekoa da, gehiegizko eta okerreko kontsumoa baitira erresistentziaren iturria.