Zelula hiltzen bada, konposatu toxikoak dauden seinale

Zelula bat oinarri hartuta, gai toxikorik ote dagoen jakiteko sentsore bat egin dute MITeko ikertzaileek. Zelula hori bi fluido bereizten dituen paretan dago, eta, bizirik badago, alde batetik bestera elektrizitatea pasatzea galarazten du zelularen mintzak. Gai toxikoren bat badago, berriz, mintza kaltetu egiten da; ondorioz, elektrizitateari pasatzen uzten dio zelulak.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila