Zelofana elektrizitatearen mende

Zelofana elektrizitatearen mende
2006/09/01 | Elhuyar

Zelofana piezoelektrikoa da, hau da, zelofanetik elektrizitatea pasaraztean bihurritu egiten da. Hori bera gertatzen zaio zelulosari, zelofana egiteko erabiltzen den lehengaiari. Zura da, azken batean, eta duela 50 urte bazekiten ingeniariek egurrezko xafla finak bihurritu egiten dituela elektrizitateak. Beraz, logikoa da zelofanak ere ezaugarri hori izatea, baina orain arte frogatu gabe zegoen.

Zelofan-zati baten bi muturretan urrea gehituta eta elektrizitatea pasarazita frogatu dute. Urre-zatiek elektrodo gisa jokatzen dute; korrontea pasarazten denean, zelofana alde batera bihurritzen da, eta korrontearen poloak trukatzen direnean, beste aldera. Dena dela, oraindik ez dakite oso argi zergatik gertatzen den.

1
223
2006
9
014
Materialak; Fisika; Ingeniaritza
Berriak labur
7
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila