Olagarroek, txipiroiek eta txokoek gaitasun berezia dute bizi diren lekuan ezkutatzeko, azalak bat egiten baitu inguruan nagusi den argiaren kolore eta intentsitatearekin. Massachusetts-eko itsas biologo batzuek animalia horien azala aztertu dute. Ikusi dutenez, azalaren geruzetako bat leukoforo zelulek eratzen dute. Zelula horien konposizioan, kolorerik ez duten proteina zeharrargi eta islatzaileak ageri dira, eta horiei esker imitatzen du azalak inguruko argia.