Zaletasuna gaixotasun bihurtzen denean

Jokoarekiko zaletasuna eta menpekotasunaren artean muga txiki eta estu bat baino ez dago. Berriki jakin ahal izan dugunez, muga hori jokalarien garunaren funtzionamendu okerrean datza.

Jokoarekiko zaletasuna eta menpekotasunaren artean muga txiki eta estu bat baino ez dago. Berriki jakin ahal izan dugunez, muga hori jokalarien garunaren funtzionamendu okerrean datza. Azken urteotan makina bat saiakera burutu eta gero, ondorio horretara iritsi dira Chicago eta Illinoisko Unibertsitateetako ikerlariak, garunaren aktibitate elektrikoaren erregistroek horixe erakusten duela baieztatu baitute.

Joko-egoera arrunt batean ari zirela, elektroentzefalograma bana egin zitzaien bi jokalariri. Bata “osasuntsutzat” jo zuten ikerlariek, hots, jokoarekiko menpekotasunik gabea; beste jokalariak jokoarekiko gehiegizko zaletasuna zuela aurretik bazekiten. Jokoan aurrera egin ahala, estres-egoera baten aurrean suertatu ziren bi jokalariak. Egoera bera izanik ere, elektroentzefalogramak erregistro elektriko zeharo desberdinak jaso zituen. Ludopatatzat jotako jokalariaren kasuan esaterako, garunaren aktibitatea ohi baino altuagoa zela behatu zuten.

Ikerlarien iritziz, aurrerapauso handia da gaixotasun horren lehen aztarnak aurkitu izana. Jokoarekiko menpekotasuna disfuntzio batean oinarritzen dela baieztatzeak arazoa konponbidean jar dezakeela uste da eta.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila