Usoen bidez poluzioa neurtuko dute

Aurrerantzean Bilbo, Donostia eta Gasteizen hilko dituzten usoak atmosferaren kadmio eta berunezko poluzio-maila zenbatekoa den jakiteko erabiliko dira. Hegazti hauek hiltzea ohizko metodoa izan ohi da hiri handietan populazioa kontrolatzeko eta gaixotasunen hedapena galarazteko. Oraindik orain egindako ikerketa batek analisi batzuen bidez usoen erraietan metal astunen kontzentrazio-maila neur daitekeela frogatu du.

Metal hauek elikagai-katean sartuz gero gizakiongan eragin kaltegarria izan dezakete eta, beraz, dauden edo ez jakitea garrantzitsua da neurriak hartu ahal izateko. Berunak, besteak beste, nerbio-sistema kaltetzen du eta oso toxikoa da. Beruna ibilgailuen emisioetatik eta ikatz edo fuel-ohizko galderen emisioetatik pilatzen da, eta kadmioa berriz, meategiek poluitutako ibaietako urek ekartzen dute.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila