Urrutiko leherketa bortitz bat ikusgai

Urrutiko leherketa bortitz bat ikusgai
2008/05/01 | Elhuyar

Martxoaren 19an, Lurretik inoiz behatutako gamma izpien leherketarik handiena hauteman zuen NASAren Swift sateliteak. Begi hutsez behatu ahal izan zen Lurretik, hogei mila argi-urte ingurura gertatu zen arren. Izar masibo bat hiltzean sortutako kolapsoak eragin zuen leherketa hura. Zientzialari batzuek esan dutenez, Esne Bidearen erdian gertatu izan balitz, Eguzkiak eguerdian izan ohi duen distiraz ikusiko genukeen Lurretik.

1
242
2008
5
008
Astronomia
Berriak labur
6
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila