Japoniako Okayama-n, zientzilari-talde bat tratatu gabeko ur zikinak (estoldakoak) aprobetxatzeko gogor ari da lanean. Elikadurarako proteinatan aberats den produktua atera nahi dute hortik. Sinestekoa ez bada ere, egitura, zapore eta usaina idi-txuletak bezalakoa izango duena lortu nahi dute.
Arduradun batek adierazi duenez, gorputzetik ateratzen dena birziklatu eta berriz ere bertara itzultzeko modukoa dela frogatu nahi dute.