Ozonoa uraren desinfektatzaile ona da. Hala ere, ozono-molekulak ez du asko irauten, uraren OH- taldeekin erreakzionatu, eta oxigeno-molekula bilakatzen baita. Hego Koreako Anjou unibertsitateko talde batek frogatu du ozonoaren iraupena luzatzeko soluzioa ura azidotzea dela. Ur neutroan, pHa 7 duen uretan, 23 minutu besterik ez dira behar ozonoaren erdia oxigeno bihurtzeko; uraren pHa 4 izateraino azidotuz gero, berriz, 3 ordu behar dira. Ikertzaileek kalkulatu dute pH horretan ozonoak 25 aldiz mikrobio gehiago hiltzen dituela ur neutroan baino.