Big Banga gertatu eta berehala sortutako lehenengo materia ultraberoaz osatutako tantatxoak sortu ditu ikertzaile-talde batek. Hain zuzen, quark-gluoi plasmaren antzeko egoera likido bat lortu dute, ustez Big Bangaren osteko lehenengo mikrosegundoetan unibertsoa bete zuenaren antzekoa, oraindik partikulak elkartu eta atomoak osatzeko beroegi zegoenean.
New Yorkeko Relativistic Heavy Ion Collider azeleragailuan egin dute esperimentua. Protoien eta neutroien paketeak nukleo atomiko handiagoen aurka talkarazi dituzte, eta ikusi dute, baldintza jakin batzuetan, quark-gluoi plasmaren tantak sortzen direla, hedatu eta hainbat forma geometriko eratzen dituztenak: zirkuluak, elipseak eta triangeluak.
PHENIX esperimentuarekin, ikertzaileek argitu nahi dute zein den existitu daitekeen unibertso goiztiarraren materiarik txikiena. Hasteko, lan honek lagundu du ulertzen nola hoztu zen lehenengo materia ultrabero hura lehenengo atomoak sortzeko. Ikerketa Nature Physics aldizkarian argitaratu dute.
Quarkei eta gluoiei buruzko informazio gehiago: Bereizi dituzte quarkak?
.
Elhuyarrek garatutako teknologia